Santa Zeziliaren omenez Toberakoek bi kontzertu antolatu dituzte, bata Zegaman eta bestea Seguran
Santa Zeziliaren omenez Tobera musika eskolakoek bi kontzertu antolatu dituzte ohiko moduan. Ostegunean azaroaren 18an zegamarren txanda izango da. Arratsaldeko seietan herriko plazatik abiatu eta kalejira egingo dute Tobera musika eskolako trikitilari...
Santa Zeziliaren omenez Tobera musika eskolakoek bi kontzertu antolatu dituzte ohiko moduan. Ostegunean azaroaren 18an zegamarren txanda izango da. Arratsaldeko seietan herriko plazatik abiatu eta kalejira egingo dute Tobera musika eskolako trikitilariak lagun hartuta. 18:30ean Aitxuri herri eskolako gimnasioan egingo dute kontzertua. Saioaren aurkezleak Ane Asurmendi eta Arantxa Ortiz izango dira eta guztira hamaika abesti interpretatuko dituzte. Segurako kontzertua asteartean, azaroaren 23an izango da Aldundiaren Aterpetxean. Maitane Berasategik, Nerea Beldarrainek eta Maddi Monterok hartu dute beraien gain saioa aurkezteko ardura. Kontzertuan zehar Toberako ikasleek zortzi abesti joko dituzte.