Doluaren inguruko tailerrean parte hartzeko izena astelehenean amaituko da
Doluaren inguruko formakuntza tailerra antolatu du Beasaingo Udalak datorren asterako. Heriotzaren eta horrek sortzen dituen sentimenduen inguruan hitz egiten ikasteko tailerra izango da. Ostegunean eta ostiralean egingo da ikastaroa, udaletxeko batz...
Doluaren inguruko formakuntza tailerra antolatu du Beasaingo Udalak datorren asterako. Heriotzaren eta horrek sortzen dituen sentimenduen inguruan hitz egiten ikasteko tailerra izango da. Ostegunean eta ostiralean egingo da ikastaroa, udaletxeko batzar aretoan, 15:00etatik 17:00etara. Tailerrean parte hartzeko izena Gizarte Sailean eman behar da. Astelehena izango da izena emateko azken eguna.