Astelehenean, Santa Zezilia eguneko kontzertua egingo dute Beasaingo Musika Eskolako ikasleek. Kontzertua 19:00etan hasiko da, udaletxeko batzar aretoan. Guztira, 10 abesti interpretatuko dituzte musika eskolako 21 ikaslek.
Doluaren inguruko formakuntza tailerra antolatu du Beasaingo Udalak datorren asterako. Heriotzaren eta horrek sortzen dituen sentimenduen inguruan hitz egiten ikasteko tailerra izango da. Ostegunean eta ostiralean egingo da ikastaroa, udaletxeko batz...
Urriaren 23an San Prudentzio auzoan erre zen Fideletxeko bizilagunentzat dirua biltzeko aurreneko ekitaldia gaur, ostirala, egingo dute Lazkaon. Musika, dantza eta bertso ikuskizuna izango da, eta herriko nahiz eskualde mailako 11 taldek parte hartuko ...
Aramako Udalak bilerarako deia egin die herritar guztiei, datorren asteartean, azaroak 23, 19:30ean udaletxeko batzar aretoan. Hiri Antolamenduko Plana berritzeko prozesuan murgilduta dago udala, eta Luque-Aseginolaza arkitekto taldeak prestatu duen le...
Mendebaldeko saharar herriaren aurka Marokoko gobernuak burututako ekintzak salatzeko mozioa onartu du Ormaiztegiko udalbatzak. Erabakia aho batez hartu dute talde politiko guztietako hautetsiek. Horrenbestez, Ormaiztegiko Udalak saharar herriari elkartasuna adierazteaz gain, Marokok eta haren “bazterketa politikak” saharar herriaren giza eskubideen aurka egiten dituen “urradura larriak”salatu nahi ditu. Marokoko agintariei manifestari “baketsuen” aurkako “ekintza basatiak” berehala amaitzeko eta saharar herriaren aurkako “errepresio gero eta gogorragoa” bukatzeko eskatu diote. Saharar herriari berriz, babes osoa adierazi nahi diote eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari “gure eskuetan dagoen guztian” laguntzeko konpromisoa berretsi dio Ormaiztegiko Udalak “saharar herriak askatasuna lor dezan”. Bestalde, Europar Batasunari Marokoko Erresumarekin duen Bazkide Akordioa bertan behera uzteko eskatu diote “giza eskubideen 2. artikuluan ezartzen dena urratzen baitu”. Nazio Batuek, Europar Batasunak eta espainiar Estatuak berriz, “indar okupatzailea, Maroko” saharar herriaren autodeterminazio eskubidea garatzera behar dezaten nahi du Ormaiztegiko udalbatzak. Azken gertakarien harira, Marokoko erakunde guztiekin dituen harremanak etetea erabaki du eta herrialdean dauden Marokoko ordezkariei erabaki horren berri ematea. Euskal Herriko hainbat erakunderi neurri berak har ditzaten ere eskatuko die. Udal osoko bilkuran adostutakoaren arabera, Ormaiztegiko udaletxean Saharako bandera jarriko dute dolu-xingolarekin eta gaur arratsaldeko zazpietarako berriz, kontzentrazioa deitu du Ormaiztegiko Udalak. Udaletxearen aurreko aldean bilduko dira, Marokoko gobernuaren jarrera salatzeko [...]
Otamotz.com • Butak 21ek gaurko proposatutako filmak Ahmad izeneko emakume bat du protagonista. Almanian bizi eta ezkonduta, banandu ostean bere sorterrira itzuliko dena....
Urriaren 3an Ataunen izan zen argazki rallyko sari emateko ekitaldia bihar, larunbata, eguerdian egingo dute. Ataungo Udalak zazpigarren aldiz antolatu du aurten argazki lehiaketa. Egun hartan atera eta aurkeztutako argazkien aukeraketa egin ondoren, b...
Legorretan gaur-biharretan ospatuko dute musikarien zaindari Santa Zeziliaren jaialdia. Elekun abesbatzak, Ugarotarrak guraso elkarteak, Legorretako Musika Eskolak eta Udalak antolatu dute egitaraua. Gaur, ostirala, 20:00etan Elekun abesbatzak kantu em...
Luigi Ferdinando Tagliavini (Bologna, Italia, 1929) organo-jotzaileak kontzertua egingo du gaur iluntzean Ataunen. San Martin elizako organo barrokoan Storage, Cabezon, Valente, Fernandez de Huete, Martin y Coll eta Pasquini konposatzaileen obrak joko ...
Legorretako Udalak Euskararen Aholku Batzordea sortzeko erabakia hartu du, eta herritarrekin nahiz euskaltzaleekin asmoa aurkezteko bilera deitu du astearterako, azaroak 23, 20:00etan udaletxeko batzar aretoan. Elkarte, erakunde, talde, norbanako, ko...
Forjas Irizar lantegiko ekoizpeneko langileek urriaren 4an hasi zuten greba bukatu da. Hala jakinarazi du gaur CCOO sindikatuak, enpresan ordezkaritza sindikala duenak. Langileen eskari “guztiak” aintzat hartu ditu zuzendaritzak, eta bertan...
Nazioen Mundua ekimenekoek eskerrak eman nahi dizkiete Scotland-Euskal Herria jaialdia antolatzen eta aurrera ateratzen lagundu zuten guztiei. Bestalde, abenduaren 4an Ataungo Urbitarte sagardotegian bazkaria egiteko asmoa dute ekimenean lanean dabi...
Gabonak gerturatzen ari direla eta, Beasaingo Ikastola eta Bareak Merkatari elkartea bigarren eskuko azoka antolatzen ari dira. Merkatu txikia antolatzeko ordea, herritarren laguntza behar dute. Horregatik, herritar eta merkatari guztiak gonbidatu ditu...