Foru Aldundiak 400.000 euro bidertuko dizkio TTT Ejes enpresari
Gipuzkoako Foru Aldunditik jakitera eman dutenez, Enpresak salbatzeko eta berregituratzeko planaren baitan partaidetzazko mailegu bat prestatuko dute, TTT Ejes enpresarentzako. Erabakia 2010eko otsailaren 23ko Krisiaren Aurkako Planaren barruan kokatzen da eta TTT Ejes enpresari emandako mailegua Socade SA, Garapenerako Euskadiko Kapital Sozietatearen bitartez kudeatuko eta ordainduko da. Bere arau esparrua Gipuzkoako enpresentzako finantza babesa kudeatzeko hitzarmena, krisiaren aurkako planaren esparruan izeneko hitzarmena izango da, eta hor jasotzen dituzte elkarrekin komunikatzeko, informazioa trukatzeko eta jarduketen kudeaketa koordinatzeko mekanismoak.
Ebaluazio Batzordeak TTT Ejes SA enpresak aurkeztutako eskaera aztertu du eta enpresaren berregituratze planari bideragarria dela iritzi dio. Izan ere, planak Kutxa-ren aldeko iritzia izateaz gain, Eusko Jaurlaritzaren onarpena ere izan baitzuen, EZTEN-aren bitartez 625.000 euroko partaidetzazko mailegu bat eman baitzioten enpresari eta hauetatik 624.999 euro kapital zabalkuntza batean parte hartzeko erabili baitztuzten..