Legorretan Euskararen Aholku Batzordea sortuko dute
Legorretako Udalak Euskararen Aholku Batzordea sortzeko erabakia hartu du, eta herritarrekin nahiz euskaltzaleekin asmoa aurkezteko bilera deitu du astearterako, azaroak 23, 20:00etan udaletxeko batzar aretoan. Elkarte, erakunde, talde, norbanako, ko...
Legorretako Udalak Euskararen Aholku Batzordea sortzeko erabakia hartu du, eta herritarrekin nahiz euskaltzaleekin asmoa aurkezteko bilera deitu du astearterako, azaroak 23, 20:00etan udaletxeko batzar aretoan. Elkarte, erakunde, talde, norbanako, komunikabideak… gonbidatu dituzte.
EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia aurkeztuko du Haritz Gorostidi Euskara zinegotziak. Euskararen Aholku Batzordea osatuko dute ondoren. Jarraian, 2011-2012 eperako arloko plan estrategikoa eta diagnostikoa aurkeztuko dituzte, baita helburuak proposatu eta lehentasunak finkatu ere. Egutegia ere aurkeztuko dute.
Batzordea sortu ondoren, elkartzeko maiztasuna adostuko dute. Hurrengo bilera eguna abenduaren 21erako jarria dago printzipioz.