Marokok eta haren “bazterketa politikak” saharar herriaren giza eskubideen aurka egiten dituen “urradura larriak” salatu ditu Ormaiztegiko Udalak
Mendebaldeko saharar herriaren aurka Marokoko gobernuak burututako ekintzak salatzeko mozioa onartu du Ormaiztegiko udalbatzak. Erabakia aho batez hartu dute talde politiko guztietako hautetsiek. Horrenbestez, Ormaiztegiko Udalak saharar herriari elkartasuna adierazteaz gain, Marokok eta haren “bazterketa politikak” saharar herriaren giza eskubideen aurka egiten dituen “urradura larriak”salatu nahi ditu. Marokoko agintariei manifestari “baketsuen” aurkako “ekintza basatiak” berehala amaitzeko eta saharar herriaren aurkako “errepresio gero eta gogorragoa” bukatzeko eskatu diote. Saharar herriari berriz, babes osoa adierazi nahi diote eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari “gure eskuetan dagoen guztian” laguntzeko konpromisoa berretsi dio Ormaiztegiko Udalak “saharar herriak askatasuna lor dezan”. Bestalde, Europar Batasunari Marokoko Erresumarekin duen Bazkide Akordioa bertan behera uzteko eskatu diote “giza eskubideen 2. artikuluan ezartzen dena urratzen baitu”. Nazio Batuek, Europar Batasunak eta espainiar Estatuak berriz, “indar okupatzailea, Maroko” saharar herriaren autodeterminazio eskubidea garatzera behar dezaten nahi du Ormaiztegiko udalbatzak. Azken gertakarien harira, Marokoko erakunde guztiekin dituen harremanak etetea erabaki du eta herrialdean dauden Marokoko ordezkariei erabaki horren berri ematea. Euskal Herriko hainbat erakunderi neurri berak har ditzaten ere eskatuko die. Udal osoko bilkuran adostutakoaren arabera, Ormaiztegiko udaletxean Saharako bandera jarriko dute dolu-xingolarekin eta gaur arratsaldeko zazpietarako berriz, kontzentrazioa deitu du Ormaiztegiko Udalak. Udaletxearen aurreko aldean bilduko dira, Marokoko gobernuaren jarrera salatzeko [...]
Mendebaldeko saharar herriaren aurka Marokoko gobernuak burututako ekintzak salatzeko mozioa onartu du Ormaiztegiko udalbatzak. Erabakia aho batez hartu dute talde politiko guztietako hautetsiek. Horrenbestez, Ormaiztegiko Udalak saharar herriari elkartasuna adierazteaz gain, Marokok eta haren “bazterketa politikak” saharar herriaren giza eskubideen aurka egiten dituen “urradura larriak”salatu nahi ditu. Marokoko agintariei manifestari “baketsuen” aurkako “ekintza basatiak” berehala amaitzeko eta saharar herriaren aurkako “errepresio gero eta gogorragoa” bukatzeko eskatu diote. Saharar herriari berriz, babes osoa adierazi nahi diote eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari “gure eskuetan dagoen guztian” laguntzeko konpromisoa berretsi dio Ormaiztegiko Udalak “saharar herriak askatasuna lor dezan”. Bestalde, Europar Batasunari Marokoko Erresumarekin duen Bazkide Akordioa bertan behera uzteko eskatu diote “giza eskubideen 2. artikuluan ezartzen dena urratzen baitu”. Nazio Batuek, Europar Batasunak eta espainiar Estatuak berriz, “indar okupatzailea, Maroko” saharar herriaren autodeterminazio eskubidea garatzera behar dezaten nahi du Ormaiztegiko udalbatzak. Azken gertakarien harira, Marokoko erakunde guztiekin dituen harremanak etetea erabaki du eta herrialdean dauden Marokoko ordezkariei erabaki horren berri ematea. Euskal Herriko hainbat erakunderi neurri berak har ditzaten ere eskatuko die. Udal osoko bilkuran adostutakoaren arabera, Ormaiztegiko udaletxean Saharako bandera jarriko dute dolu-xingolarekin eta gaur arratsaldeko zazpietarako berriz, kontzentrazioa deitu du Ormaiztegiko Udalak. Udaletxearen aurreko aldean bilduko dira, Marokoko gobernuaren jarrera salatzeko eta saharar herriari babesa emateko.