Merkatu txikia egingo dute Ikastolak eta Bareak elkarteak
Gabonak gerturatzen ari direla eta, Beasaingo Ikastola eta Bareak Merkatari elkartea bigarren eskuko azoka antolatzen ari dira. Merkatu txikia antolatzeko ordea, herritarren laguntza behar dute. Horregatik, herritar eta merkatari guztiak gonbidatu ditu...
Gabonak gerturatzen ari direla eta, Beasaingo Ikastola eta Bareak Merkatari elkartea bigarren eskuko azoka antolatzen ari dira. Merkatu txikia antolatzeko ordea, herritarren laguntza behar dute. Horregatik, herritar eta merkatari guztiak gonbidatu dituzte “etxeko armairuak astintzera eta erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden arropa, jostailu, liburu eta gainontzeko tresna anitzak” Ikastolara eramatera.
Merkatu txikian parte hartu nahi duten herritarrek materiala Ikastolara eraman beharko dute, astelehenetik aurrera 16:30etik 17:30era. Abenduaren 2a izango da materiala uzteko azken eguna. Bareakeko merkatariek elkarteko bulegoarekin jarri beharko dute harremanetan. Merkatu Txikirako ematen den materiala ez dela itzuliko argitu dute antolatzaileek, eta saltzen ez diren gauzak hurrengo baterako gordeko direla. Materialaren salneurriaz antolatzaileak arduratuko dira.