Araman aukeratu dituzte 2011ko egutegirako argazkiak
Araman uraren inguruan burutu duten sentiberatze kanpainaren barruan argazki lehiaketa ere egin dute, eta Marijo Olazabalek ateratako Zuhaitzak, urak eta zeruak bat egiten dutenekoa izeneko argazkiak irabazi du, herritarrek boto bidez hala ebatzita. 1...
Araman uraren inguruan burutu duten sentiberatze kanpainaren barruan argazki lehiaketa ere egin dute, eta Marijo Olazabalek ateratako Zuhaitzak, urak eta zeruak bat egiten dutenekoa izeneko argazkiak irabazi du, herritarrek boto bidez hala ebatzita. 18 aramarrek parte hartu dute, ura gaitzat hartuta argazki bana aurkeztuz. San Martin jaietan erakusketan behatu eta puntuak emateko modua izan zuten herritarrek. 40 lagunek parte hartu zuten aukeraketan. Olazabalen lanak 28 puntu bildu ditu, Ana Gorostizu bigarrenaren Oñarte-k 25, eta Nerea Goikoetxea hirugarrenaren Ur jauzia-k 24. Hiru bozkatuenekin batera beste bederatzik osatuko dute Aramako 2011ko egutegia.
Honako egileen lanek osatuko dute egutegia:
- Zuhaitzak, urak eta zeruak bat egiten dutenekoa, Marijo Olazabal.
- Oñarte, Ana Gorostizu.
- Ur jauzia, Nerea Goikoetxea.
- Errotarentzako bizia, Maider Unanue.
- Lixiba aska, Maite Telleria.
- Ur zipriztinak, Olatz Unanue.
- Bizilekua uretan, Jasone Aranburu.
- Aramako ur iturburua, Manu Unanue.
- Uraren xehetasunak, Josu Ezkerra.
- Arratoia urartean, Ainitze Aiertza.
- Udetan blai, Iñaki Aiertza.
- Kaskadatxoa, Ane Irribarria.