Ormaiztegiko Udalak hiri hondakinen kudeaketa ereduen inguruko hausnarketa prozesua du abian jarrita eta bihar (azaroaren 24a) parte hartze prozesuaren ondorioak aurkeztuko dituzte udaletxeko areto nagusian 19:00etan. Orain arte hiru bilera egin ditu...
Txanbolinpe lagun-taldeak Bartzelonara bidaia antolatu du Bartzelonaren eta Realaren aurkako partida ikusteko helburuarekin. Abenduaren 11an irtengo dira Seguratik. Hotelean gaua pasatu eta partida ikustera joango dira eta abenduaren 12an itzuliko d...
Araman uraren inguruan burutu duten sentiberatze kanpainaren barruan argazki lehiaketa ere egin dute, eta Marijo Olazabalek ateratako Zuhaitzak, urak eta zeruak bat egiten dutenekoa izeneko argazkiak irabazi du, herritarrek boto bidez hala ebatzita. 1...
Otamotz.com XXII. Krisma eta idazlan lehiaketetan parte hartzeko epea abenduaren 3an itxiko dute kultur etxeetan.
Zerkalde kalea zaharberritzeko lanek 1,8 milio euroko aurrekontua dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak milioi bat euroko diru laguntza emango dio Segurako Udalari eta Eusko Jaurlaritzak berrehun mila euro jarriko ditu. Gainerakoa, kostuaren %25a, Segurako Udalak ordainduko du. Joan den ostiralean, Markel Olano Ahaldun Nagusiak eta Maixabel Telleria Segurako alkateak hitzarmena sinatu zuten Segurako udaletxean. Bertan ziren bestea beste, Mikel Areizaga Segurako Udaleko zinegotzia eta Juanma Saez Segurako udal arkitektoa ere. “Azterketa sakona» Markel Olanok aipatu zuenez, Segurako Udalari milioi bat euroko diru laguntza emateko erabakia hartu aurretik, Foru Aldundian «azterketa sakona» egin zuten. Bereziki, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailetik sustatu dute Zerkaldeko proiektua, Olanoren hitzetan «Segura, Gipuzkoa osoan dagoen Erdi Aroko hirigunerik esanguratsuena eta garrantzitsuena dela pentsatuta». Lehentasuna Segurako hirigune historiko-artistikoa, Monumentu Multzoa izendatuta dago 1996az geroztik. 1999an Diputatuen Kontseiluak Segurako Monumentu Multzoa babestu eta zaharberritzeko Plan Berezia onartu zuen. Azken urteetan, Segurako herrigunean hainbat lan burutu dira: Kale Nagusia eta Zurbano kalea berritu dituzte, San Joan egoitza eta bere ingurunea, frontoi zaharra eta karkaba zaharberritu dituzte eta zenbait aparkaleku ere sortu dute. Maixabel Telleria Segurako alkatearen arabera «oraindik egiteko asko egon arren, Zerkalde kalea berritzeari ezinbesteko lehentasuna eman diogu». Lan horiek herrigune barruan oinezkoei lehentasuna emateko, herriguneko trafikoa ordenatzeko, aparkalekuak [...]
Etxeetan bihar hasiko da Otamotz herri aldizkariaren banaketa. Aurretik begiratu bat eman nahi izanez gero, dagoeneko sarean duzue irakurgai.