KKinzonaren areto futbol txapelketan izen emateko epea ostiralean irekiko da
Laugarren urtea izango da aurten Urretxuko eta Zumarragako KKinzona irrati libreak areto futbol txapelketa antolatuko duena. Abenduaren 27an emango diote hasiera lehiari eta izena emateko epea ostiral honetan, azaroaren 26an, irekiko dute gaztetxean. 60 euro ordaindu beharko ditu talde bakoitzak.
Irratitik jakitera eman dutenez, aurten kiroldegiko egutegi arazoak direla medio, talde kopurua murriztu egingo dute eta herriko taldeei emango diete lehentasuna.