Lazkaoko kiroldegia handitzeko lanak gaur hasiko dituzte
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegian obretan hasiko dira gaur. Barruko igerilekuaren eremua handituko dute, bi solairuko eraikina altxatuz. Irisgarritasuna hobetzeko lanen barruko egitasmoa da, eta behin lanak bukatutakoan kanpoko igerilekuetara i...
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegian obretan hasiko dira gaur. Barruko igerilekuaren eremua handituko dute, bi solairuko eraikina altxatuz. Irisgarritasuna hobetzeko lanen barruko egitasmoa da, eta behin lanak bukatutakoan kanpoko igerilekuetara iristeko sarbidea izango da, maila berean geratuko delako. 2011ko udarako bukatu nahi ditu Udalak obrak.