Gipuzkoako Gurutze Gorria garatzen ari den proiektu orokorrago batean txertatutako Bizikidetzarako ariketak hitzaldi-tailerra emango du asteartean Ordiziako Barrenan, 18:30ean, Maider Gonzalez Garmendia (Ikaztegieta, 1976) Gurutze Gorriko psikologoak. Elkarbizitzarako ariketak Gurutze Gorriak sustatutako proiektu orokorrago baten parte dira. Zein dira proiektu orokor horren ezaugarriak? Osasun Komunitarioaren Sustatzailea eta Atari Solidarioa izena du proiektuak. Orain ari gara konturatzen gizartea oso azkar doala, eta ez dakigula benetako partaidetza aurrera nola eraman. Ez gara gai gizartearen arazoak eta beharrak antzemateko, eta hori irauli nahi dugu. Irizpide sozialeko partaidetza eredua sustatzea da proiektuaren filosofia. Eta nola irauli joera hori? Gu 2005etik ari gara ekimen honekin, eta zortzi herritan ari gara lanean, tartean, Beasainen. Helburua portaera positiboak balioan jartzea da, eta balio horiek gazteei erakustea. Egiten ez badugu alferrik esango dugu bizikidetza galtzen ari dela. Gazteekin ez dugu jakiten hizkuntza egokia erabiltzen, baina elkar ulertzeko sentimenduen hizkuntzara joan behar dugu. Hizkuntza hori unibertsala da, eta hizkuntza hori denok ulertzen dugu. Gazteari erakutsi egin behar zaio laguntzeko jarrera izatea garrantzitsua dela. Baina zer dira zehazki bizikidetzarako ariketak? Bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunak hartzea dira ariketa horiek. Poliki-poliki joatea, norberak bere bizitza kontrolatzea, eta erabakiak kontzienteki hartzea gauzek hobera egin dezaten. Gizartea gero eta azkarrago doala gauza jakina da. [...]
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegian obretan hasiko dira gaur. Barruko igerilekuaren eremua handituko dute, bi solairuko eraikina altxatuz. Irisgarritasuna hobetzeko lanen barruko egitasmoa da, eta behin lanak bukatutakoan kanpoko igerilekuetara i...
Zumarragako Ospitalean tokologia zerbitzua handitzeko lanak hasi dituzte. Aurreikuspenen arabera lanak hamabost hilabetez luzatuko dira.
Ostiralaz geroztik, Urola Garaian ideia berritzaileak bultzatzeko eta babes instituzionala duen gune bat martxan da, eskualdeko ekonomia sustatze aldera.
Euskarazko irakurle taldeak datorren asteazkenean, hilak 1, egingo du ikasturte honetako hirugarren bilkura. Eider Rodriguez idazlea izango da eurekin Urretxuko liburutegian 19:00etatik...