Calvillok eta Garmendiak jantzi dute Argi Berriko txapela
Aitor Calvillok eta Txomin Garmendiak irabazi dute joan den larunbatean Ordiziako Argi Berri elkartean jokatu zen elkarte barruko mus txapelketa, finalean Pedro Irastortzari eta Joxe Mari Iraolari irabazita. 10 bikotek parte hartu zuten txapelketan et...
Aitor Calvillok eta Txomin Garmendiak irabazi dute joan den larunbatean Ordiziako Argi Berri elkartean jokatu zen elkarte barruko mus txapelketa, finalean Pedro Irastortzari eta Joxe Mari Iraolari irabazita. 10 bikotek parte hartu zuten txapelketan eta afari eder baten inguruan sariak banatuz bukatu zuten eguna. Bi irabazleek Argi Berri elkartea ordezkatuko dute datorren uretan jokatuko den Ordiziako Elkarteen Arteko Mus Txapelketan.