San Andres jaien barruan, gaur haur mozorrotuen eguna izan da eta beraz, etxeko txikiak izan dira protagonistak. Eguerdiko hamabietatik aurrera irekita zegoen haurrentzako parkea Zubipe kiroldegian. Adin eta tamaina ezberdineko umeei zuzendutako pu...
Gipuzkoako EAJk bultzatu duen Batu Gaitezen ekimena eskualdez eskualde zabaltzen ari da eta gaur, abenduan zehar Goierrin egingo dituzten ekitaldiak aurkeztu dituzte Beasaingo Igartza jauregian. Aitor Aldasoro (Beasaingo alkateordea) eta Itziar Agirre...
Led motako argiak izango dira aurten erabiliko direnak, eta guztira 21.000 euroko aurrekontua izango dute Zumarragan Gabonetarako jarriko diren argiek.
Gaur San Andres Egunak jende ugari bildu du Ormaiztegin eta festa giroa izan da nagusi egun osoan. Goizean Txindata musika eskolako txistulariek herriko kaleak zeharkatu dituzte. Eguerdiko hamabietan Urmaiz abesbatzak abestutako meza izan da eta ondoren, Ormaiztegiko Udalak Baso-Txulo elkartearen laguntzarekin hamaiketakoa zerbitzatu du herriko plazan. Hotz egiten zuen eta primeran sartu dira salda beroa, txorixo egosia eta odolkia. 13:15etik aurrera eta urteroko moduan, Juanjo Sagastibeltza aurkezle lanetan zela, herri kirol jaialdia egin dute. Jende multzoa bildu da plazako karpan. Aizkolariak Angel Arrospidek eta Xabier Elorriagak osatutako bikote beteranoak, Jesus Mari Mujika eta Xabi Zalduaren aurka neurtu dituzte indarrak aizkoran. Lehenengo bikote bakoitzak, etzandako enbor bat eta zutikako beste bat ebaki behar izan ditu. Fresko hasi dira lauak, baina denbora apur bat igaro ondoren, helduek abantaila atera diete gazteei. Angel Arrospidek eta Xabier Elorriagak hiru minutu eta hemeretzi segunduko denbora behar izan dute beraien lana bukatzeko. Jexus Mari Mujikak eta Xabi Zalduak berriz, hiru minutu eta 44 segundu igaro dituzte bi enborrak ebakitzen. 25 segunduko aldea atera diete beraz, helduek gazteei. Bigarren proban kanaerdiko lau enbor eta 60 ontzako beste lau ebaki behar izan dituzte bi bikoteek. Lehen bueltan, helduek zazpi minutu eta hogei segunduko denbora egin dute eta gazteek [...]
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak “Hutsuneak bete” komiki lehiaketa antolatu du herriko ikastetxeetako DB4ko eta Batxilergoko ikasleentzat. Globoak hutsik dituzten binetak hartu eta testua bete beharko dute. Lehiaketa hau, Ordiziako EBPN...
Aitor Calvillok eta Txomin Garmendiak irabazi dute joan den larunbatean Ordiziako Argi Berri elkartean jokatu zen elkarte barruko mus txapelketa, finalean Pedro Irastortzari eta Joxe Mari Iraolari irabazita. 10 bikotek parte hartu zuten txapelketan et...
Abenduaren 19an izango da aurten laugarren urtea beteko duen proba; aurten Zumarragako eta Urretxuko taldeak bakarrik hartuko dute parte.