‘Hutsuneak bete’ komiki lehiaketa antolatu dute DBH4ko eta Batxilergoko ikasleentzat
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak “Hutsuneak bete” komiki lehiaketa antolatu du herriko ikastetxeetako DB4ko eta Batxilergoko ikasleentzat. Globoak hutsik dituzten binetak hartu eta testua bete beharko dute. Lehiaketa hau, Ordiziako EBPN...
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak “Hutsuneak bete” komiki lehiaketa antolatu du herriko ikastetxeetako DB4ko eta Batxilergoko ikasleentzat. Globoak hutsik dituzten binetak hartu eta testua bete beharko dute. Lehiaketa hau, Ordiziako EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitako ekintza da eta plan horren barruan antolatzen ditu udalak Lagunarteko hizkerarekin jolasean saioak ere. Aipatu saioak aurreko egunotan jaso dituzten Oiangureneko eta Jakintzako DBH4ko 100 ikasle inguruk.
Komiki lehiaketan lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 15a da. Jasotako komikien artean lau aukeratuko ditu hautapen batzorde batek eta maila bakoitzeko lanik onen artean, MP3ak, euskarazko liburuak eta CDak edota eskola materiala erosteko txartelak banatuko dituzte. Abenduaren 21ean banatuko dituzte lehiaketako sariak, D’elikatuz zentroan.