Ander Ibargurenek hirugarren amaitu zuen bere mailako gipuzkoarren artean.
Pasa den igandean Gipuzkoako ziklokross txapelketa ospatu zen Aizarnazabalen. Parte hartu zuten lau legazpiarretatik hiruk lehen hiru postuetan amaitu zuten proba. Master 40 kategorian Imanol Ugarte 3. sailkatu zen (lasterketan laugarren egin zuen). Master 30 kategorian Aitor Izagirre lehen gipuzkoarra izan zen helmugaratzen (lasterketan seigarren amaitu zuen) eta Iker Conejok aldiz, bosgarren egin zuen maila berean (lasterketan hamaseigarren).Juniorretan azkenik, Ander Ibargurenek hirugarren egin zuen gipuzkoarren artean (lasterketan bederatzigarren).
Zapatuan Amezagan
Zapatuan ere lehian aritu ziren legazpiarrak, oraingoan Amezagan. Iker Conejok 29. postuan amaitu zuen proba; Izagirrek 11.;Ibargurenek ere 11. postuan amaitu zuen eta Julen Agirreburualdek ezin izan zuen lasterketa amaitu erorketa baten erruz.