Udalbatzak Saharar herriari elkartasuna adierazi dio Urretxun
Atzo Osoko BIlkura ospatu zuten Urretxun. Hiru puntu landu zituzten bertan. Batetik, Urretxu 2020 S.L. enpresa publikoari 224.948,66 euroko transferentzia egitea onartu zuten. Pagoetako bide-lanen hirugarren transferentziari dagokio. Bigarrenik, emakumeenganako indarkeria gaitzesten duen adierazpen instituzionalari babesa agertu zion udalbatzak eta hirugarrenik, Saharar herriari elkartasuna adierazten dion testu bat ere onartu zuten, pasa den astean Legazpin egin bezala.