1.200 bozka jaso dituzte 'Euskaraz eskerrik asko' kanpainan
Dendariak eta merkatariak saritu kanpainako sari banketa ekitaldia ospatu dute Legazpiko Bikuña jauregian. Legazpiko Zingi Zango eta Urretxuko eta Zumarragako Zintzo MIntzo euskara elkarteek eta Urola garaia mankomunitateak sustatu duten kanpaina izan da, azken helburu gisa, hiru herriotako bezeroek, merkatariek eta tabernariek euskaraz hitz egiteko egiten duten saiakera saritzea izan duena. 1.200 bozka jaso dituzte aurtengo kanpainan, iaz baina %80 gehiago. Internet bidez bozkatzeko aukerak ere “arrakasta” izan du. Alde horretatik “oso gustora” agertu dira sustatzaileak eta kanpainak “bultzada garrantzitsua” jaso duela azaldu dute.
Aurkezpenaren atzetik, dendari sarituen zerrenda ezagutarazi dute. Hauek beren aldetik, saria jasoko duten herritarrak zein izango diren zehaztu dute, kutxetatik txartelak ateraz. Saridunek 100 euro izango dituzte denda eta taberna horietan gastatzeko.
Legazpin
Euskararen Eguna dela baliatuz, gaur eguerdian
- Gurrutxaga taberna-Joxean Lizarralde
- Okela harategia-Nekane Delgado
- Lanbroa-Kontxi Murgiondo
- Iburreta taberna-Irati Perez Soraluze
- Juanjo Aranburu harategia- Inaxi Sagastizabal
- Julita mertzeria- Gloria Albarran
- Ugarte harategia- Iguntze Aseginolaza
- Aitxu denda-Idoia garmendia
- Osaba taberna-Arantxa Ormazabal