Iker Elortza ‘Kubano’ Ampo Ordiziara itzuliko da
Joan den urteko denboraldiaren erdian Zeelanda Berriko errugbia ezagutzera joan zen Iker Elortza Kubano errugbi jokalariak Ampo Ordizian jokatuko du berriz urtarriletik aurrera. Burnside taldean aritu da azken urtebetean, La Vilako Paul Burton edo VRA...
Joan den urteko denboraldiaren erdian Zeelanda Berriko errugbia ezagutzera joan zen Iker Elortza Kubano errugbi jokalariak Ampo Ordizian jokatuko du berriz urtarriletik aurrera. Burnside taldean aritu da azken urtebetean, La Vilako Paul Burton edo VRAC taldeko Mike Davisen taldean. Ampo Ordiziako teknikariek han ikasitakoa zelaian erakutsiko duela espero dute.
Bestalde, Ampo Ordiziako hiru jokalari Espainiako selekzioarekin aritzeko deituak izan dira. Matias Tudela hamabosteko nagusiarekin ariko da, eta Perico Martin eta Phil Huxford zazpikako selekzioarekin. Huxford aurreneko aldiz deitu dute.
Asteburuan lehen taldeak ez du partidarik, baina bai bigarrenak. Ampo Ordizia Bk Zaragozako Bull Mc Cabee Fenix taldearen aurka jokatuko du igandean, 13:00ean.