Legazpiko Ahotsak proiektua aurkeztuko dute bihar
Legazpiko Ahotsak egitasmoa aurkeztuko dute. Adineko legazpiarrei egindako 32 elkarrizketek osatzen dute proiektua. 19:00etan egingo dute aurkezpena, Legazpiko kultur etxean.
Legazpiko euskara jasotzea eta bide batez garai bateko bizipenak biltzea da egitasmoaren helburua.
Legazpiko Burdinola elkartearen ekimenez hasi dute, baina Eibarko Badihardugu elkarteko kideek egin dituzte elkarrizketak. Aitziber Otegi beasaindarra da lan horretan aritu den pertsonetariko bat. Berak azaltzen duenez, Legazpiko Ahotsak proiektua ahotsak.com egitasmoaren eta webgunearen barruan kokatzen da. «2002-2003 urteetan hasi zen Euskal Herriko Ahotsak proiektua, eta gehienbat bilketa lan bat izan da. Herri askotan daude 80 urtetik gorako altxorrak, guk ezagutu ez genuen garai bat ezagutu zutenak». Adin horretatik gorako pertsonekin egin dute lanketa, bizipenetan Gerra Zibila ere hartzeko.
Legazpin 32 elkarrizketa egin dituzte. Burdinola elkarteko kideek lotu dituzte elkarrizketatuak, eta Otegiren esanetan, erantzun ona izan dute.
Bihar arratsaldean