Legazpik ere badu bere ‘Hitza’ sarean

Gaurtik aurrera Legazpik badu bere 'Hitza' sarean, eta legazpiarrek modu bereizian aurkitu ahal izango dituzte euren herriko albisteak sarean.

Urte berriarekin batera sarera iritsi da Legazpiko Hitza. Goierriko Hitza osatzen duten beste herri batzuk bezala, aurrerantzean Legazpik bere Hitza izango du sarean, eta legazpiarrek modu bereizian aurkitu ahal izango dituzte euren herriko albisteak sarean.

Abenduaren 20ean hasi zen Alex Areizaga kazetaria lehen albisteekin frogak egiten, eta dagoeneko Legazpiko Hitza-n sartzen denak egun horretatik aurrera Legazpin gertatutakoak irakurri ahal izango ditu. Legazpiko Hitza, gainera, Goierriko Hitza-ren zati bat izango da sarean, eta Legazpiko albisteak eskualdeko Hitza-n ere irakurri ahal izango dira, beste herrietakoekin batera.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa