Igartubeitin lau tailer egingo dituzte urtarrilean zehar
Igartubeiti baserri museoko arduradunek zehaztu dituzte jada, hil honetarako tailerrak. Saioak larunbatetan izango dira betiko moduan, 17:00etatik 18:30era, 6 tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako. Horrela, larunbat honetan artoaren o...
Igartubeiti baserri museoko arduradunek zehaztu dituzte jada, hil honetarako tailerrak. Saioak larunbatetan izango dira betiko moduan, 17:00etatik 18:30era, 6 tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako. Horrela, larunbat honetan artoaren ogibideari buruzko tailerra egingo dute. Urtarrilaren 15ean, txerri bodei buruzkoa. Urtarrilaren 22an antzerkia ikusteko aukera izango da eta urtarrilaren 29an gaileta ekologikoak egingo dituzte. Saio guztiak doan izango dira. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute.