Hilaren 20an zabaldu nahi dute Plazape taberna
Dagoeneko azken ukituak ematen ari dira Loinazko San Martin plazaren azpian egiten ari diren tabernari. Plazape izena hartuko du eta hilaren 20an, San Sebastian egunean, zabaldu nahi dute. Hasierako asmoa Eguberrien aurretik irekitzea zen, baina hainba...
Dagoeneko azken ukituak ematen ari dira Loinazko San Martin plazaren azpian egiten ari diren tabernari. Plazape izena hartuko du eta hilaren 20an, San Sebastian egunean, zabaldu nahi dute. Hasierako asmoa Eguberrien aurretik irekitzea zen, baina hainbat arazo izan zituzten: umiditatea, ituzudeak… Asteotan egoera hori konpondu nahian aritu dira, eta hezetasunaren kontrako material berezi batzuk jarri eta gero, hamar egunen buruan zabaltzeko prest izango direla azaldu dute tabernaren arduradunek. Irekiera egunerako, ekitaldi bereziren bat antolatzen ari direla ere azaldu dute, sorpresa eta guzti.