Gabon eske eta dendak emaitza «bikaina» utzi dutela esan du Ataungo AAMk
Ataungo AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Eguberrietan burutu dituen ekimenek emaitza «bikaina» utzi dutela jakinarazi dute ohar batean. Gabon egunean eta Urte Zahar egunean kantu eskean ibili zen talde bat, eta aurten bigarrenez materiala eta elika...
Ataungo AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Eguberrietan burutu dituen ekimenek emaitza «bikaina» utzi dutela jakinarazi dute ohar batean. Gabon egunean eta Urte Zahar egunean kantu eskean ibili zen talde bat, eta aurten bigarrenez materiala eta elikagaiak saltzeko denda ere irekita eduki dute.
Krisi garaia izan arren beste urteetako kopuruei eutsi zaiela esan du AAMk; «krisiak elkartasuna ez du eten» baieztatu dute. Bi kantaldietan guztira 5.441 euro bildu dituztela argitu dute. «Iaz baino 400 euro gutxiago dira, baina Eguberri egunez elurraren eta izotzaren ondorioz zenbait baserritara igotzerik ez zela izan kontuan hartu beharra dago», dio oharrak. Emaitzarekin gustura, ataundarren aurrean «txapela kendu eta urte berri zoriontsua opa» dute.
Ataungo zehar asko kantaldirik gabe geratu izanagatik eta zain egon ziren baserritarrei barkamena eskatu diete. Kantu eskerako ohiko abestiez gain aurten beste bi berri erabili dituzte. «Izugarrizko harrera izan dute».
Dendaren bigarren urtea
Iaz bezala aurtengo Gabonetan ere herri denda jarri dute Ataunen,oparitarako gaiak, arropa, egutegiak eta jatorri askotako ardoak saltzeko. Balorazio «ezin hobea» egin dute dendarekin; «produktu asko saldu da, eta presoentzat diru pixkat bildu da».