Zine Klubak ‘Ciudad de vida y muerte’ filma proiektatuko du bihar
Legazpi Zine Klubak ‘Ciudad de vida y muerte’ filma proiektatuko du bihar. Emanaldia 22:15ean hasiko dute, Legazpiko Latxartegi aretoan. Zine Klubaren azalpena: “Nanjing, Nanjing” film bikaina da eta, zalantzarik gabe, 2009an merezita eskuratu zuen Urrezko Maskorra Donostiako zine-jaialdian. Oso film gogorra da eta ezin da alai-alai hura ikustera joan. Gorputza eta izpiritua prestatuta egon behar dira 132 minututan atsekabea eta basakeria ikusteko. Garbi izan behar dugu amildegi ankerrenetara egingo den bidaia dela, gizakiaren alderdi krudelenera. Hala ere, ez da izutzea komeni. Film txinatarra ez da gerraren izugarrikerien erakusleihoa bakarrik edo ez da soilik hori. Film koherentea da. Lu Chuan, zuzendari eta gidoi-egileak sarraskiak eta hondamendiak hartutako espazioa eta denbora erakutsi nahi izan du eta hori errealismo-dosi handiekin bakarrik egin zezakeen, non kolore ilunek (beltzak eta grisak) agintzen duten. Gogoan izan Donostiako Zine-jaialdiko epaimahaiak Yu Caoren zuri-beltzezko argazki zoragarriak saritu zituela. “Nanjing, Nanjing” filmak egitura berezia du. Taldetik abiatzen da, aurpegirik gabeko jendetzatik eta, bigarren zatian, poliki eta maisuki, historia pertsonalak kontatzera iristen da, izena eta aurpegiera zehatza duten norbanako ahuletara. Baina hori baino lehen jendetza dago. Joan den 1937an armada japoniarrak Txina inbaditu zuen eta garai hartan hiriburua zen Nanking hiriraino iritsi zen. Soldadu eta hiritar txinatar asko izan ziren [...]
Legazpi Zine Klubak ‘Ciudad de vida y muerte’ filma proiektatuko du bihar. Emanaldia 22:15ean hasiko dute, Legazpiko Latxartegi aretoan.
Zine Klubaren azalpena:
“Nanjing, Nanjing” film bikaina da eta, zalantzarik gabe, 2009an merezita eskuratu zuen Urrezko Maskorra Donostiako zine-jaialdian. Oso film gogorra da eta ezin da alai-alai hura ikustera joan. Gorputza eta izpiritua prestatuta egon behar dira 132 minututan atsekabea eta basakeria ikusteko. Garbi izan behar dugu amildegi ankerrenetara egingo den bidaia dela, gizakiaren alderdi krudelenera.
Hala ere, ez da izutzea komeni. Film txinatarra ez da gerraren izugarrikerien erakusleihoa bakarrik edo ez da soilik hori. Film koherentea da. Lu Chuan, zuzendari eta gidoi-egileak sarraskiak eta hondamendiak hartutako espazioa eta denbora erakutsi nahi izan du eta hori errealismo-dosi handiekin bakarrik egin zezakeen, non kolore ilunek (beltzak eta grisak) agintzen duten. Gogoan izan Donostiako Zine-jaialdiko epaimahaiak Yu Caoren zuri-beltzezko argazki zoragarriak saritu zituela.
“Nanjing, Nanjing” filmak egitura berezia du. Taldetik abiatzen da, aurpegirik gabeko jendetzatik eta, bigarren zatian, poliki eta maisuki, historia pertsonalak kontatzera iristen da, izena eta aurpegiera zehatza duten norbanako ahuletara. Baina hori baino lehen jendetza dago. Joan den 1937an armada japoniarrak Txina inbaditu zuen eta garai hartan hiriburua zen Nanking hiriraino iritsi zen. Soldadu eta hiritar txinatar asko izan ziren masakratuak. “Nankingo sarraskia” izenarekin ezaguna den gerrako gertaera horretan 200.000 pertsona baino gehiago hil zirela kalkulatzen da.
Hiria erori egin zen baina hondakinen artean eskubiderik gabeko errefuxiatuen drama geratu zen. 20.000 bortxaketen tragedia eta egunetik egunera bizirik irauteko borroka da “Nanjing, Nanjing” filmean erakusten dena, baina baretasunez. Horrela ezagutzen dugu Tang, nazioarteko segurtasun-eremua zuzentzen duen naziaren laguntzailea. Ziang, errefuxiatuak laguntzen dituen irakasle gazte txinatarra. Kadokawa, beraien bortizkeriaren jabe den soldadu japoniarra baina horren aurka agian ezin duela ezer egin dakiena. Pertsonaia horiek ez gaituzte hotzepel utziko, ezta gutxiago ere.