Legazpiko Udalak Olaria sarirako hautagaiak aurkezteko epea ireki du. Legazpiren garapenaren alde urtean zehar gehien nabarmendu den ekintzari edota ekimen sozialari egin ohi diote herriko aitortza hau. Olaria sarirako hautagaiak legazpiar guztiek aurkez ditzakete. Hori bai, proposamenak argudiatu egin behar dira, hautagai horrek saria zergatik merezi duen azalduz. Proposamenak egiteko eskabide orria Legazpiko Udalaren webguneko (legazpiko-udala.info) berriak atalean jarri dute. Udaletxeko Arreta Zerbitzuan ere jaso ahalko dira orri hauek. Hautagaiak otsailaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Gaixotasun aldi luzea igaro ondoren atzo, asteazkena, hil zen Lazkaoko Beneditarren monasterioko Aita Enrike fraidea. Berezko izenez Jose Mari Zabala, Abaltzisketan jaioa zen, eta 70 urte beteta zendu da. Haren aldeko hileta elizkizuna gaur, osteguna, ...
Aurten guztira 9 antzezlan ikusteko aukera izango da abendura bitartean. Bi bono mota erosteko aukera dago, denboraldi osorako bata eta euskarazko...
Eskualdeko merkatartiza dinamizatzeko sortu berri duten bulegoko teknikaria da Zezilia Herrador. Teknikariaren ustez, herritarrek herrian erosteko merkataritza erakargarri eta konpetitiboa behar da, baina konpetentzia hiri handietako merkatalgune hand...
Legazpi Zine Klubak ‘Ciudad de vida y muerte’ filma proiektatuko du bihar. Emanaldia 22:15ean hasiko dute, Legazpiko Latxartegi aretoan. Zine Klubaren azalpena: “Nanjing, Nanjing” film bikaina da eta, zalantzarik gabe, 2009an merezita eskuratu zuen Urrezko Maskorra Donostiako zine-jaialdian. Oso film gogorra da eta ezin da alai-alai hura ikustera joan. Gorputza eta izpiritua prestatuta egon behar dira 132 minututan atsekabea eta basakeria ikusteko. Garbi izan behar dugu amildegi ankerrenetara egingo den bidaia dela, gizakiaren alderdi krudelenera. Hala ere, ez da izutzea komeni. Film txinatarra ez da gerraren izugarrikerien erakusleihoa bakarrik edo ez da soilik hori. Film koherentea da. Lu Chuan, zuzendari eta gidoi-egileak sarraskiak eta hondamendiak hartutako espazioa eta denbora erakutsi nahi izan du eta hori errealismo-dosi handiekin bakarrik egin zezakeen, non kolore ilunek (beltzak eta grisak) agintzen duten. Gogoan izan Donostiako Zine-jaialdiko epaimahaiak Yu Caoren zuri-beltzezko argazki zoragarriak saritu zituela. “Nanjing, Nanjing” filmak egitura berezia du. Taldetik abiatzen da, aurpegirik gabeko jendetzatik eta, bigarren zatian, poliki eta maisuki, historia pertsonalak kontatzera iristen da, izena eta aurpegiera zehatza duten norbanako ahuletara. Baina hori baino lehen jendetza dago. Joan den 1937an armada japoniarrak Txina inbaditu zuen eta garai hartan hiriburua zen Nanking hiriraino iritsi zen. Soldadu eta hiritar txinatar asko izan ziren [...]
Urtarrilaren 10ean hasi zituzten Seguran Zerkalde kaleko errepidea zabaltzeko eta ingurunea txukuntzeko lanak. Obrek guztira 1,5 milioi euroko aurrekontua dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak 500.000 euro jarri zituen iaz eta aurten beste horrenbeste emango dizkio Segurako Udalari. Hamar hilabeteko epean lanak bukatuta edukitzea aurreikusten du Udalak. Lehendabizi Kale Nagusian eta Zurbano kalean egin zituzten obrak. Kale Nagusian plaza paretik Germanenera arteko zatia berritu zuten, ibilgailuentzako bidea eta oinezkoentzako espaloia bereiziz. Zurbano kalean galtzada-harriak eta lorontziak ipini zituzten, modu horretan lehentasuna oinezkoei emanez. Egun Kale Nagusian noranzko bakarrean ibil litezke autoak, Idiazabaldik Segurarako norantzan, hain zuzen. Zurbano, Lardizabal eta Unzurrunzaga kaleetan, berriz, alderantzizko norabidean. Kaleak arintzea helburu Zerkaldeko lanak kale horiek arintzeko eta lasaitzeko ari dira egiten. Helburu hori betetzeko Zerkaldeko errepidea zabaldu egingo dute eta bi norabidetakoa izango da. Bideak bi alboetan oinezkoentzako espaloiak izango ditu. Lanak egin ahal izateko Zerkaldeko baratzeei zati bat kenduko diete. Jabeek badakite erabaki horren berri, 2010ean Segurako Udaleko ordezkariek batzarrak egin baitzituzten beraiekin. Espaloia eta baratzeak banatzeko horma bat eraikiko dute eta hormaren ondoan, baratzeak dauden aldetik, bidexka bat egingo dute jabe bakoitzari lur sailetara edo baratzetara sarbidea errazteko. Aparkalekuak Errepidea zabaltzeaz eta espaloia eraikitzeaz gain, 90 ibilgailurentzako aparkalekuak egingo dituzte, Kale Nagusian, Lardizabalen eta [...]
Eguberrietan, Inuxente egunean, zabaldu zuten azken hogei urte pasatan zain egon ondoren Ordiziarentzat giltzarri izango den azpiegitura: San Joan eta Buztuntza lotzeko zubia. Hots handirik atera gabe ireki dute gainera, aurkezpen publiko eta inauguraziorik egin gabe. Baina hotsik ez ateratzeak ez dio garrantziarik kentzen elkarrengandik horren gertu eta era berean horren urruti egon diren bi auzoen lotuneari. Oro har, begi onez ikusi dute azpiegitura berria ordiziarrek. Zubia irekita dago, baina oraindik ez dago bukatuta, Jose Migel Santamaria alkateak aurreratu duenez. «Seinalizazioa jartzeko dago, eta bidegorria ere egiteko dago». Bidegorria zubiaren zer aldetan joango den zehazteko dago, eta hori erabakitzeko bilera bat dute datorren astean alkateak eta teknikariek. San Joan aldera egiten duen espaloiak bi metro eta erdiko zabalera du, eta herri aldera ematen duenak hiru metro eta erdi. Herritarren kritika nabarmenenak ere horrek eragin ditu, seinalizazioa bukatu gabe zubia irekitzeak, baina oro har, konforme daude, eta iritzia eskatutako herritar gehienek behar-beharrezko azpiegituratzat jo dute. «Entzun ditugun komentario gehienak positiboak izan dira. Kaltetuenak Buztuntza auzoko Intsausti plazakoak izan dira, baina egin beharreko bilerak eginda ez da aparteko arazorik egon», argitu du Santamariak. Inguru horretan zenbait aparkaleku kendu behar izan dituzte, eta Buztuntzan dagoen aparkaleku eskasiari aurre egiteko proiektuak esku artean dituztela [...]
Asteburu honetan EAEko Minibasket Txapelketa ospatuko da Legazpiko Bikuña kiroldegian. Ostiralean, zapatuan eta igandean jokatuko dituzte partidak eta Bizkaiako, Arabako eta Gipuzkoako selekzioek jokatuko dute. Ostiralean 17:30ean hasiko dute tx...
Azken egunetan izan diren atxiloketak salatzeko bilduko dira 20:00etan Areizaga-Kalebarren plazan.