Euskal herritarrek autodeterminatzeko eskubidea dutela dio Ormaiztegiko Udalak
Ormaiztegiko Udalak, urtarrilaren 17ko udal osoko bilkuran, Nazioen Mundua ekimenekoek aurkeztutako mozioa onartu zuen, ezker abertzaleko eta OHTko hautetsien bozkekin eta beraz, Ormaiztegiko Udalak dio euskal herritarrek autodeterminatzeko eskubidea dutela. Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean-ekoak (Orbel) abstenitu egin ziren. “Demokrazian oinarritutako” printzipio baten aldeko jarrerak elkartu egiten dituela dio Ormaiztegiko Udalak, “giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen aldekoak, hain zuzen”. Mezu hori gizarteratzea joera eta ideologia desberdinekoek elkarrekin egin beharreko bidea dela uste du ” bide horrek erabakitzeko eskubidearen bidegurutzeraino eramaten gaituen arte, behintzat”. Guzti horregatik, Euskal Herria nazio naturala dela, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela eta beraz, euskal herritarrek autodeterminatzeko eskubidea dutela aldarrikatzen du Udalak. Azkenik, erabakitzeko eskubidea, “eskubide demokratiko unibertsala denez”, Euskal Herrian zein nazioartean eskubide horren eskaera egingo duela azpimarratzen du Udalak. Bozketa Jon Intsausti alkateak irakurri zuen mozioa eta Orbelen izenean hitza hartu zuen segidan. “Mozio honek izaera edo eduki politikoa du eta horrelako kasuetan egin ohi dugun bezala, udal eskumenetik eta udalerri mailatik haratago doan gai bat dela kontutan hartuta, abstenitu egingo gara”. Dena den, mozio horren edukia, Udaletik kanpoko foroetan zein beste hainbat gunetan defendatu egingo dutela azpimarratu zuen. Ezker abertzaleko hautetsiek mozioaren edukiekin bat egiten dutela esan zuten eta [...]
Ormaiztegiko Udalak, urtarrilaren 17ko udal osoko bilkuran, Nazioen Mundua ekimenekoek aurkeztutako mozioa onartu zuen, ezker abertzaleko eta OHTko hautetsien bozkekin eta beraz, Ormaiztegiko Udalak dio euskal herritarrek autodeterminatzeko eskubidea dutela. Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean-ekoak (Orbel) abstenitu egin ziren.
“Demokrazian oinarritutako” printzipio baten aldeko jarrerak elkartu egiten dituela dio Ormaiztegiko Udalak, “giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen aldekoak, hain zuzen”. Mezu hori gizarteratzea joera eta ideologia desberdinekoek elkarrekin egin beharreko bidea dela uste du ” bide horrek erabakitzeko eskubidearen bidegurutzeraino eramaten gaituen arte, behintzat”. Guzti horregatik, Euskal Herria nazio naturala dela, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela eta beraz, euskal herritarrek autodeterminatzeko eskubidea dutela aldarrikatzen du Udalak. Azkenik, erabakitzeko eskubidea, “eskubide demokratiko unibertsala denez”, Euskal Herrian zein nazioartean eskubide horren eskaera egingo duela azpimarratzen du Udalak.
Bozketa
Jon Intsausti alkateak irakurri zuen mozioa eta Orbelen izenean hitza hartu zuen segidan. “Mozio honek izaera edo eduki politikoa du eta horrelako kasuetan egin ohi dugun bezala, udal eskumenetik eta udalerri mailatik haratago doan gai bat dela kontutan hartuta, abstenitu egingo gara”. Dena den, mozio horren edukia, Udaletik kanpoko foroetan zein beste hainbat gunetan defendatu egingo dutela azpimarratu zuen.
Ezker abertzaleko hautetsiek mozioaren edukiekin bat egiten dutela esan zuten eta beraz, bere horretan onartzen dutela. Azkenik OHTko Sabin Ezkurdiak aipatu zuen “eskubide batzuei buruz ari garen heinean”, bere taldekoek baiezkoa bozkatzeko asmoa zutela.
Jarraian bozketa egin zuten eta ezker abertzaleko eta OHTko kideen bozkekin onartu zuten mozioa.