Ekainera arte luzatu dute Ehunmilaken izena emateko epea
Ekainaren batera arte luzatu dute Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probetan izena emateko epea. Sei hilabete geratzen dira probarako eta dagoeneko 187 korrikalarik eman dute izena. Ehunmilak probarako 147 parte-hartzaile daude inskribatuta eta 40 pr...
Ekainaren batera arte luzatu dute Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probetan izena emateko epea. Sei hilabete geratzen dira probarako eta dagoeneko 187 korrikalarik eman dute izena. Ehunmilak probarako 147 parte-hartzaile daude inskribatuta eta 40 proba motzerako. Antolatzaileak oso gustura daude izen emateak daraman erritmoarekin. Korrikalari askok urte hasieran zehazten dute zein lasterketetan parte hartuko duten eta orain arteko korrikalari kopuruak aurten ere Goierriko ultratrailean parte hartzea handia izango dela pentsaraztera eraman ditu antolatzaileak.
Ehunmilak eta G2H probak egingo diren asteburu berdinean, uztailaren 15etik 17ra bitartean, Andorran antzeko ezaugarriak dituen ultratraila antolatu dutela jakin dute Ehunmilak taldekoek. Horregatik Herrialde Katalanetako korrikalariak Andorrara joango dirala uste dute, baina Espainiako beste asko Beasainen hasi eta amaituko den proban izango direla diote. Goierriko mendi taldeetako eta elkarteetako korrikalariak hasi dira izena ematen, tartean Goierri Garaia, Amezti, Arrastaka eta Idiazabal taldeetakoak.
Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probetan parte hartu nahi dutenek Ehunmilaken webgunean dagoen galdesorta bete beharko dute. Webgune horretan aurki daiteke baita bi probei buruzko informazioa, irudiak, mapak…