Ekainaren batera arte luzatu dute Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probetan izena emateko epea. Sei hilabete geratzen dira probarako eta dagoeneko 187 korrikalarik eman dute izena. Ehunmilak probarako 147 parte-hartzaile daude inskribatuta eta 40 pr...
Legazpiko airearen kalitateari buruz hitz egingo dute etzi arratsaldean Agenda 21eko herritarren foroan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Aitana Lertxundi izango da foroan, INMA, haurtzaroa eta ingurumena proiektuaren ondorio nagusienak ...
Lanak otsailaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira Urretxuko kultur etxean eta 14 urtera arteko gaztetxoek izango dute lehiaketan parte hartzeko...
Legazpiko ikastetxeetako ikasleak Legazpiko udaletxean izan dira gaur, Eskolako Agenda 21aren barruko ekintza moduan. Urtean zehar jasangarritasunarekin zerikusia duen gai bat lantzen dute eta urtean behin, (aurten apirilean) udaletxera joan ohi dira, ondorioak, konpromezuak eta eskaerak egitera. Dena den, aurreko urteetako gaiak ez ahazteko, urtero errepasu bilera bat egiten dute, gaur goizean ospatu dena. Bertan, hondakinak, ura, eneriga eta kontsumoari buruzko konpromezuak errepasatu dituzte. Bileran Domingo Agirreko, Haztegiko eta Olazabalgo ikasleek eta irakasleek hartu dute parte, Sotero Plazaola alkatearekin eta Agenda 21eko zinagotzia den Jon Erramun Uribeetxeberriarekin batera.
Abaltzisketako Pildain Haundi baserriko Asensio Otamendi izan da Eixal baserria berreraikitzeko dirua biltzeko zozketatu zen txekorraren irabazlea. Honekin, Laguntza Batzordeak bukatutzat eman ditu Egizabal baserriari laguntzeko ekintzak. Diru aportazioak egiteko ireki zen kontua ere itxi egingo dute. Familia eta Batzordearen partetik, eskerrak eman dizkiete lanean aritu diren eta laguntza eskaini duten guztiei.
Aisihezi aisialdi elkarteak larunbatean egindako ludoteka ibiltarian ehun haurrek baino gehiagok parte hartu zuela jakinarazi dute. Igartza auzoan ludoteka zerbitzua falta dela nabarmen geratu zen elkartekoen arabera, eguraldiak lagundu ez arren haur ...
Urola Asirauto Plazaola triatloi taldeko Josetxo Mujika txapeldun eta Gema Hernandez txapeldunorde suertatu ziren larunbateko proban.
Ekitaldian herriko eragile politiko, sindikal, sozial eta kulturalek hartuko dute parte, baita herritarrek beraiek ere. Labeaga aretoan izango da bihar 19:00etatik aurrera.