Legazpiko airearen kalitatea mintzagai Herritarren Foroan
Legazpiko airearen kalitateari buruz hitz egingo dute etzi arratsaldean Agenda 21eko herritarren foroan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Aitana Lertxundi izango da foroan, INMA, haurtzaroa eta ingurumena proiektuaren ondorio nagusienak ...
Legazpiko airearen kalitateari buruz hitz egingo dute etzi arratsaldean Agenda 21eko herritarren foroan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Aitana Lertxundi izango da foroan, INMA, haurtzaroa eta ingurumena proiektuaren ondorio nagusienak herritarrei azaltzen. Ikerketa honen xedea, ingurumen kutsatzaileek haurrengan zein eragin duten ezagutzea da. Bilkura 18:30ean hasiko dute, Legazpiko udaletxeko batzar aretoan. Herritar guztiei irekia izango da.