Otsaila, laburrena eta luzeena
Esaera zaharretara joz, ez da fama onekoa hilabete hau: Otsaila nahiz laburrena bera hilabete txarrena, otsaileko loreak ez du sagarrik ematen, otsail lore batez lore. Horrelako hamaika bil daitezke. Feriarekin lotuta ere ez da pozkarioan jendea sentitzen deneko hilabetea. Baina nahi duenak beti ikusiko dio alde onik, “eguna nabarmen luzatu da”, “otsaileko elurrek ez du hainbeste izutzen”, “festaz festa hasten den hilabetea da, gaur kandelario bihar San Blas eta Santageda segidan”. Eta asteazken honetan ere denetariko zantzuak ikus zitezken. Postu batzutan barazki eta fruta aukera mugatua baina baita eskaintza berriak ere. San Blas opilak prest Kandelaria Egunez San Blas opilak zituen salgai Maite Iturbek, Udanako ogia saltzera urte hasieratik etortzen hasi zena, euroan salgai bakoitza. Landareetan, berriz, marrubi landareak ikusi ditugu Montesen postuan 0,60an bakoitza, eta gazta saltzaileak hasi dira ardi gazta berria saltzen. Datorren astean emango ditugu berri zehatzagoak, aurrerapen moduan aipatu, gerora garestituko bada ere, iazko prezio berean hasi direla saltzen: 15,50 eta 17 e/k. Prezioetan aldaketarik izan ez bada ere baserriko oiloak hasi dira bixitzen, arrautza kopuruak nabarmen gora egin du; gehiagoren esperantzan oraindik. Beraz hasi besterik egin ez den otsaileko fama txarra begi onez ikusteko arrazoirik ez da falta.
Esaera zaharretara joz, ez da fama onekoa hilabete hau: Otsaila nahiz laburrena bera hilabete txarrena, otsaileko loreak ez du sagarrik ematen, otsail lore batez lore. Horrelako hamaika bil daitezke. Feriarekin lotuta ere ez da pozkarioan jendea sentitzen deneko hilabetea. Baina nahi duenak beti ikusiko dio alde onik, “eguna nabarmen luzatu da”, “otsaileko elurrek ez du hainbeste izutzen”, “festaz festa hasten den hilabetea da, gaur kandelario bihar San Blas eta Santageda segidan”. Eta asteazken honetan ere denetariko zantzuak ikus zitezken. Postu batzutan barazki eta fruta aukera mugatua baina baita eskaintza berriak ere.
San Blas opilak prest
Kandelaria Egunez San Blas opilak zituen salgai Maite Iturbek, Udanako ogia saltzera urte hasieratik etortzen hasi zena, euroan salgai bakoitza. Landareetan, berriz, marrubi landareak ikusi ditugu Montesen postuan 0,60an bakoitza, eta gazta saltzaileak hasi dira ardi gazta berria saltzen. Datorren astean emango ditugu berri zehatzagoak, aurrerapen moduan aipatu, gerora garestituko bada ere, iazko prezio berean hasi direla saltzen: 15,50 eta 17 e/k.
Prezioetan aldaketarik izan ez bada ere baserriko oiloak hasi dira bixitzen, arrautza kopuruak nabarmen gora egin du; gehiagoren esperantzan oraindik. Beraz hasi besterik egin ez den otsaileko fama txarra begi onez ikusteko arrazoirik ez da falta.