Produktu berdeen gaineko ikastaroan herriko hamaika dendarik parte hartu dute
Legazpiko merkatariek atzo bukatu zuten produktu ekologikoen inguruko bigarren ikastaroa. Hamaika merkatarik hartu dute oraingoan parte, orotariko negozioak dituztenak; modari loturikoak, iturgintzakoak, altzari eta janari dendak, grafika estudioak… Ikastaro honekin, Legazpiko salmenta guneetan produktu berdeen lerro bat txertatzea sustatu nahi du udalak. Bi saio burutu dituzte, biak ere aste honetan eta Bikuña jauregian. Lehena asteartean egin zuten eta bigarrena atzo. Horietan, merkatariek produktu berdeak ezagutu eta identifikatu dituzte, saltzen dituzten produktuak aztertu, ingurumen irizpideak dituzten produktuak eskaintzeak dakartzan onurak eta produktu hauek saltzeko argudioak ere ikasi dituzte eta hornitzaileekin lan egiteko ereduak jaso dituzte. Bigarren aldia da ikastaro hau egiten dutena, eta Udalsarea 21 saria jaso zuten bi proiektuetako bat da. Lehen aldian 13 merkatarik hartu zuten parte, eta denera, 24 dendari dira jada Legazpin produktu berdeen gaineko formakuntza dutenak. Helburua «poliki-poliki jende gehiago sartzea» dela azaldu du Inma Hernandez, Legazpiko Agenda 21eko arduradunak, beti ere, herriko dendetan «produktu berdeen lerro bat egotera begira». Bere ustez, honek ez du esan nahi «soilik hori» saldu behar denik, baina hori ere eskaini daiteke. Horrela, «kontsumitzaileek ere halako produktuak eskura ditzaketela ikusiko dute». Hernandezen esanetan, dendariek sentsibilizazio hori badute. «Kurtsoa amaitzean eurek azaltzen dituzte ondoren produktu hauen ezaugarriak».
Legazpiko merkatariek atzo bukatu zuten produktu ekologikoen inguruko bigarren ikastaroa. Hamaika merkatarik hartu dute oraingoan parte, orotariko negozioak dituztenak; modari loturikoak, iturgintzakoak, altzari eta janari dendak, grafika estudioak… Ikastaro honekin, Legazpiko salmenta guneetan produktu berdeen lerro bat txertatzea sustatu nahi du udalak.
Bi saio burutu dituzte, biak ere aste honetan eta Bikuña jauregian. Lehena asteartean egin zuten eta bigarrena atzo. Horietan, merkatariek produktu berdeak ezagutu eta identifikatu dituzte, saltzen dituzten produktuak aztertu, ingurumen irizpideak dituzten produktuak eskaintzeak dakartzan onurak eta produktu hauek saltzeko argudioak ere ikasi dituzte eta hornitzaileekin lan egiteko ereduak jaso dituzte.
Bigarren aldia da ikastaro hau egiten dutena, eta Udalsarea 21 saria jaso zuten bi proiektuetako bat da. Lehen aldian 13 merkatarik hartu zuten parte, eta denera, 24 dendari dira jada Legazpin produktu berdeen gaineko formakuntza dutenak. Helburua «poliki-poliki jende gehiago sartzea» dela azaldu du Inma Hernandez, Legazpiko Agenda 21eko arduradunak, beti ere, herriko dendetan «produktu berdeen lerro bat egotera begira». Bere ustez, honek ez du esan nahi «soilik hori» saldu behar denik, baina hori ere eskaini daiteke. Horrela, «kontsumitzaileek ere halako produktuak eskura ditzaketela ikusiko dute». Hernandezen esanetan, dendariek sentsibilizazio hori badute. «Kurtsoa amaitzean eurek azaltzen dituzte ondoren produktu hauen ezaugarriak».