CAFek Eusko Treni 900 Serieko lehenengo tren unitatea eman dio gaur Beasainen
CAF enpresak Eusko Treni 900 Serieko lehenengo tren unitatea eman dio gaur goizean Beasainen, CAFeko enpresan. Bertan ziren besteak beste, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua, Javier Cruz Eusko Treneko ordez...
CAF enpresak Eusko Treni 900 Serieko lehenengo tren unitatea eman dio gaur goizean Beasainen, CAFeko enpresan. Bertan ziren besteak beste, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua, Javier Cruz Eusko Treneko ordezkaria eta Andres Arizkorreta CAFeko ordezkaria.
CAF Eusko Trenentzako guztira 30 tren unitate ari da egiten eta gaur hiru entregatu dizkio. 30 tren horiek 201 milioi euroko aurrekontua dute. Lehen unitate hori Durangon Eusko Trenek duen Tren Material Mugikorraren Mantenu tailer nagusira eramango dituzte eta ondoren, unitate berri horiek probatzeko eta martxan jartzeko prozesuari hasiera emango diote. Lehenengo unitatearen probaldiak hiru hilabeteko iraupena izango du. Ondoren aurreikuspenen arabera, 2011ko ekainaren bukaera aldera, lehenengo hiruak Eusko Treneko Lasarte Oria-Hendaia linean merkataritza zerbitzua ematen arituko dira. Linea hori etorkizuneko Donostialdeko metroaren oinarria izango da.
Unitate bakoitzak lau kotxe
Unitate bakoitzak 4 kotxe ditu eta 214 bidaiari garraiatu ditzake eserita. Gehienez 100 kilometro orduko abiadura harrapatu dezake eta kotxe bakoitzaren barrualdea bidaiariei mugikortasuna errazteko moduan diseinatuta dago eta CAFeko ordezkarien hitzetan teknologia-berrikuntzarik aurreratuenak erabili dituzte kotxe horiek egiteko.