Hiru hamarkadaren ondoren, itxi egingo dute K-2 denda
Hiru hamarkada daramatzate Karmele Kortaberriak eta Jabier Jauregik K-2 dendaren ardurapean. Mendiarekin eta eskiarekin lotuta, Goierrin ireki zen lehen denda da eta, egun gutxi barru, 29 urteko ibilbideari amaiera emango diote: “Orain arteko gu...
Hiru hamarkada daramatzate Karmele Kortaberriak eta Jabier Jauregik K-2 dendaren ardurapean. Mendiarekin eta eskiarekin lotuta, Goierrin ireki zen lehen denda da eta, egun gutxi barru, 29 urteko ibilbideari amaiera emango diote: “Orain arteko guztiarekin bizitzen jarraitu nahi dugu, baina mendian, kanpoan, naturarekin kontaktuan”, zehaztu du Jauregik.
Azken hilabeteetan bezeroekin batera errepasatu dituzte hiru hamarkadak eta “milaka” anekdota dituzte kontatzeko: belusezko prakak jantzi eta lagunekin edo seme-alabekin mendira joaten zireneko garaiak, 1952an arotzak Jauregiri egindako egurrezko eski luzeak, Goierriko, Euskal Herriko eta Munduko hainbat tontorretara egindako espedizioak… dira batzuk. Denak bitzea “ezinezkoa” dela dio bikoteak.
Mendiarekin eta eskiarekin zer ikusia duen guztia ezagutzen dute senar-emazteek, urte hauetan guztietan bi kirol horiekin zer ikusia duen guztiari egin baitiote jarraipena. Eta produktuak saltzerakoan nabaria izan da bi saltzaileen ezagutza, esperientziak emandako jakituriatik eta egindako ikastaroetatik sortua. Lehen eta orain mendiarekin eta eskiarekin zer ikusia duen guztian eman den aldaketa ere ondo ezagutzen dute eta aurrerapauso nabarmenak eman direla diote, materialetan eta mendira joateko ohituretan.
Bihar GOIERRIKO HITZA egunkariak senar-emazteek hiru hamarkadetan bizitakoa jasotzen duen erreportajea publikatuko du.