Inauterietarako karroza terrorez janzteko lanean hasi dira Legazpiko gazteak
Legazpiko Gazte Asanblada buru-belarri ari da martxo hasierako inauteriak prestatzen. Terrorea aukeratu dute aurten gai moduan eta jai nagusia martxoaren 5ean egingo dute. Urte batzuk badira Legazpiko Gazte Asanbladak inauterietan jaialdi bat antolatzen duena. Jaialdiaren erdigunea, aste luzez lantzen duten karroza da. Iaz Olinpiar Jokoak izan zen karrozarako aukeratutako gaia eta aurten aldiz, terrorea irudikatuko dute bai karrozan eta baita mozorroetan ere. Gazteak jada hasi dira karroza egiten. Urola kaleko Ekonomatoa zen lokalean ari dira lanean. Euren lana ordea, ez da karroza bat egitera mugatuko. Asanbladakoen hitzetan, «egun beldurgarri horretarako herria zonbiz, momiaz, mamuz, pelikuletako beldurrezko pertsonaiez edota banpiroz bete nahi dugu». Martxoaren 5ean, eguna eguerdian hasiko dute, bazkari batekin. Aitxuri jatetxean bazkalduko dute, 15 euroren truke. «Epelean eta eroso bazkaldu ahal izango dugu aurten», azaldu dute gazteek. «Bazkaria Aitxurin egiteak, erosotasuna eskaintzeaz gain, lan dexente kenduko digu lantalde txikiari», argitu dute. Jatetxean gehienez ere 200 pertsonentzako lekua dagoela jakinarazi dute eta hori horrela, txartel kopuru hori jarriko dute salgai. Bestetik, arratsaldeko kalejiran entzungo eta abestuko duten musika aukeratzeko jendearen laguntza eskatu dute. Gazteen esanetan, «badakigu jendeak ez duela dantzarik edo bestelako numeritorik prestatuko egun honetarako». Horregatik, San Inazio jaietan egiten duten karaokeak duen onarpena ikusita, inauterietako karroza erabiliz herrian [...]
Legazpiko Gazte Asanblada buru-belarri ari da martxo hasierako inauteriak prestatzen. Terrorea aukeratu dute aurten gai moduan eta jai nagusia martxoaren 5ean egingo dute.
Urte batzuk badira Legazpiko Gazte Asanbladak inauterietan jaialdi bat antolatzen duena. Jaialdiaren erdigunea, aste luzez lantzen duten karroza da. Iaz Olinpiar Jokoak izan zen karrozarako aukeratutako gaia eta aurten aldiz, terrorea irudikatuko dute bai karrozan eta baita mozorroetan ere. Gazteak jada hasi dira karroza egiten. Urola kaleko Ekonomatoa zen lokalean ari dira lanean. Euren lana ordea, ez da karroza bat egitera mugatuko. Asanbladakoen hitzetan, «egun beldurgarri horretarako herria zonbiz, momiaz, mamuz, pelikuletako beldurrezko pertsonaiez edota banpiroz bete nahi dugu».
Martxoaren 5ean, eguna eguerdian hasiko dute, bazkari batekin. Aitxuri jatetxean bazkalduko dute, 15 euroren truke. «Epelean eta eroso bazkaldu ahal izango dugu aurten», azaldu dute gazteek. «Bazkaria Aitxurin egiteak, erosotasuna eskaintzeaz gain, lan dexente kenduko digu lantalde txikiari», argitu dute. Jatetxean gehienez ere 200 pertsonentzako lekua dagoela jakinarazi dute eta hori horrela, txartel kopuru hori jarriko dute salgai.
Bestetik, arratsaldeko kalejiran entzungo eta abestuko duten musika aukeratzeko jendearen laguntza eskatu dute. Gazteen esanetan, «badakigu jendeak ez duela dantzarik edo bestelako numeritorik prestatuko egun honetarako». Horregatik, San Inazio jaietan egiten duten karaokeak duen onarpena ikusita, inauterietako karroza erabiliz herrian zehar karaoke ibiltari bat egingo dute. «Jendearen laguntza beharrezkoa da egun honek duen tematikarekin harremana duten abestiak proposatzeko». Adibideak ere eman dituzte: «Alaskaren mi novio es un zombi, La Union-en Lobo hombre en Paris, Eskorbutoren Mas alla del cementerio…».