‘Emaneurre’ peñak kirolarien arteko mahai-ingurua eta irteera antolatu ditu
Emaneurre peña realzaleak asteburu kulturala antolatu du hilaren 25 eta 26rako. Kirolarien mahai-ingurua, mendi irteera eta bazkaria egingo dituzte. Ekitaldi horiekin, «bazkide ez diren herritar guztiengana hurbildu» nahi dute, taldekideek azaldu du...
Emaneurre peña realzaleak asteburu kulturala antolatu du hilaren 25 eta 26rako. Kirolarien mahai-ingurua, mendi irteera eta bazkaria egingo dituzte. Ekitaldi horiekin, «bazkide ez diren herritar guztiengana hurbildu» nahi dute, taldekideek azaldu dutenez.
Ekitaldiak bihar zortzi hasiko dituzte. Kirol munduan ezagunak diren hiru lagun gonbidatu dituzte, kirolaz eta motibazioaz hitz egiteko. Axio Araña, Ampo Ordizia errugbi taldeko entrenatzailea, Pedro Garcia mendizalea eta Jose Luis Korta, arraunlari ohia eta Kaiku taldeko entrenatzailea eseriko dira mahaiaren bueltan. Gai-jartzaile eta moderatzaile lanetan berriz, Jon Ander Gorospe kirol kazetaria ariko da. Saioa, 19:00etan hasiko da, Barrena jauregian. Emaneurre taldetik azaldu dutenez, saioaren helburua «ikusleen eta kirolarien artean hartueman dinamikoa» sortzea izango da.
Mendi irteera eta bazkaria
Hilaren 26rako, mendi irteera antolatu dute. Goizeko zortzietan aterako dira arboledatik eta Altzagara eta Gaintzara joango dira. Eguerdian berriz, Hernaniko Larre-Gain sagardotegian bazkalduko dute. Autobusa 13:30ean aterako da, arboledatik. Bazkarira joan nahi dutenek, aurrez eman behar dute izena, Urdin tabernan. Bazkideek 30 euro ordaindu behar dute, gainontzekoek, 40 euro. Epe mugarik ez dute jarri eta autobusa betetakoan itxiko dute izen-ematea.