Hurrengo literatura tertulia apirilaren 5ean egingo dute segurarrek
Segurarrek hurrengo literatura tertulia, zortzigarrena, apirilaren 5ean egingo dute 18:30ean Txanbolinpen. Saio horretarako Fernando Morilloren Bilbo samurai liburua aukeratu dute eta beraz, bertan parte hartu nahi duenak liburua eskuratu eta irakur...
Segurarrek hurrengo literatura tertulia, zortzigarrena, apirilaren 5ean egingo dute 18:30ean Txanbolinpen. Saio horretarako Fernando Morilloren Bilbo samurai liburua aukeratu dute eta beraz, bertan parte hartu nahi duenak liburua eskuratu eta irakurri egin beharko du.
Tertuliak ordu eta erdiko iraupena izango du. Idazleak berak liburua zein helbururekin, norentzat, zerk motibatuta… idatzi zuen azalduko du. Saioko parte hartzaileek beraien sentsazioak, irudipenak eta iritziak azalduko dituzte eta liburua oinarri hartuta tertulia egingo dute.
Ekimena sendotu nahian
Ekimen hori Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan jarri zuten martxan Seguran, segurarren artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko helburuarekin. Egun hamabi lagunek parte hartzen dute, baina xedea taldea sendotzea da. Interesa duenak udaletxera joan behar du izena ematera edota Aitor Calvillo EBPNren kudeatzaileari deitu behar dio 649 01 12 62ra.