Igandean Zuhaitz eguna ospatuko dute Lakiolan

Igandean Zuhaitz Eguna ospatuko dute Legazpin. Hamazazpigarren urtea du ekimenak, eta aurten ere Lakiolan ospatuko dute, berrogeitamar zuhaitz landatuz. Urteroko moduan, Legazpiko ikastetxeetako ikasleak izango dira parte hartzaileen arten nagusi, baina norbanakoei eta lkarteei ere luzatu diete parte hartzeklo gonbitea. Aurten Pagoak, Urkiak, Altzak eta Haritz Amerikarrak landatuko dituzte, 50 osotara. 10:00etan Lakiolako aterpean bilduko dira eta handik, Deskargarako bidean eta gas tuboak sartzeko altxatu zuten hegalean jada egindako zuloetara joko dute, zuhaitzak horietan landatzeko. Zehazkiago, 25 pago, 15 haritz amerikar, 5 urki eta 5 Altza jarriko dituzte, pasatako urteetan jarritako hamarnaka arbolei batuko zaizkienak. Lanak amaitutakoan, parte hartzaileek hamaiketakoa egingo dute, txorixoarekin eta saldarekin.

Zuhaitz eguna iaz, Lakiolan

Igandean Zuhaitz Eguna ospatuko dute Legazpin. Hamazazpigarren urtea du ekimenak, eta aurten ere Lakiolan ospatuko dute, berrogeitamar zuhaitz landatuz.

Urteroko moduan, Legazpiko ikastetxeetako ikasleak izango dira parte hartzaileen arten nagusi, baina norbanakoei eta lkarteei ere luzatu diete parte hartzeklo gonbitea. Aurten Pagoak, Urkiak, Altzak eta Haritz Amerikarrak landatuko dituzte, 50 osotara. 10:00etan Lakiolako aterpean bilduko dira eta handik, Deskargarako bidean eta gas tuboak sartzeko altxatu zuten hegalean jada egindako zuloetara joko dute, zuhaitzak horietan landatzeko. Zehazkiago, 25 pago, 15 haritz amerikar, 5 urki eta 5 Altza jarriko dituzte, pasatako urteetan jarritako hamarnaka arbolei batuko zaizkienak.

Lanak amaitutakoan, parte hartzaileek hamaiketakoa egingo dute, txorixoarekin eta saldarekin.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa