Epe laburrean babes ofizialeko 26 etxebizitza zozkatuko ditu Urretxuko Udalak
Urretxuko Udalak 26 Babes Ofizialeko Etxebizitza zozkatuko ditu epe laburrean. Lilibaso auzoan daude kokatuta etxe hauek, eta bat eskuratzeko interesa duten herritarrei Etxebideko zerrendan izena eman dezaten eskatu die.
Eraikuntza lan gehienak Arau Subsidiarioak onartzearen zain badaude ere, Urretxu 2020 elkarte publikoa jada herrian babes ofizialeko etxebizitzen planaren garapenerako. Lehen ekintza Sarralden 10.000 metro koadroko lur eremua erostea izan zen. Hemen, 150 babes ofizialeko etxebizitza eraikiko dituzte.
Honez gain, Lilibaso auzoan dauden beste 26 etxebizitzen promoziorako gestioak ere hasi dituzte.
Etxebizitzen gaiaz gain, Udala azpiegituren hobekuntzarako lanak egiten hasi da, hala nola, Mundo Mejor auzorako errepide eta espaloi zatiak, Ikastolaren ondoko Pagoetako bidea eta Santa Barbara auzoko tramo bat urbanizatu dituzte. Guzti hau bi milioi euro inguru ordainduta.