“Gazteen aurkako biolentzia eten dezala” eskatu dio LABek PSOEri
LAB sindikatuak euskal gazteria independentistaren “kontrako jazarpen estrategia ankerra” salatu du. Ohar batean azaldu dutenez, “PSOEk diktadura manualak erabiltzen ditu gure herriko gazteen kontra, la npolitikoa egiten duten lagunen...
LAB sindikatuak euskal gazteria independentistaren “kontrako jazarpen estrategia ankerra” salatu du. Ohar batean azaldu dutenez, “PSOEk diktadura manualak erabiltzen ditu gure herriko gazteen kontra, la npolitikoa egiten duten lagunen izenekin zerrenda beltzak osatuz eta modu honetan gazteen artean terrorea zabalduz”. Sindikatu abertzaletik diotenez, alderdi sozialistak “bortizkeria poliziala” erabiltzen du helburu politiko “ustelak” lortzeko.
“Batetik, jazarpenaren bidez gazteria independentista desaktibatu nahi du, gazteria izan baita eta egun ere bada herri honen motore garrantzitsua, herri honen etorkizuna. Bestetik, prozesu demokratikoa zapuzteko eta desitxuratzeko helburuz, Espainian eraginkortasun polizialaren irudia saldu nahi du”. Hala, LABek PSOEri “gazteen kontrako biolentzia eten dezan” eskatu dio, “sarekadak gelditzea, inkomunikazioa bertan behera uztea eta zerrenda beltzak ezabatzea”.
Bestetik, aipatu dutenez,m azken hilabeteetan Hego Euskal Herrian buruturiko sarekaden ondorioz, Segi gazte antolakundeko hainbat milinatne Ipar Euskal Herrira heldu dira, tortura arriskua ekiditeko asmoz. Segi Frantziako estatuan legala bada ere, euroagindua aplikatu eta Espainiaratuak izateko arriskupean daude uneotan”. Prozedura hori “bertan behera gera dadin” exijitu du LABek.
Amaitzeko euren babesa agertu diete euskal gazte independentistei, “bai espetxean direnei, bai zerrenda beltzean daudenei, baita euroaginduaren kontra protestan ari diren kideei”.
“Gazteok: zuen ondoan borrokatzeko prest gaituzue” esaldiarekin amaitu dute oharra.