Merkealdietako azoka eta pintxo-poteoa antolatu ditu Ordizian elkarteak
Ordizian elkarteak herriko merkataritza bultzatzeko ekimen berezia antolatu du datorren astebururako. Hala, martxoaren 4ean eta 5ean, merkealdietako azoka eta pintxo-poteoa egingo dituzte. Aurreneko ekimenean, Ordiziako 20 dendak parte hartu dute; merk...
Ordizian elkarteak herriko merkataritza bultzatzeko ekimen berezia antolatu du datorren astebururako. Hala, martxoaren 4ean eta 5ean, merkealdietako azoka eta pintxo-poteoa egingo dituzte. Aurreneko ekimenean, Ordiziako 20 dendak parte hartu dute; merkealdian dauden produktuak dendetako atarietara aterako dituzte. Azoka, 10:00etatik 13:00era eta 16:30etik 20:30era egongo da zabalik.
Bigarren ekimenean berriz, zazpi tabernak parte hartuko dute. Pintxoa eta ardo kopa 1,50 euroan jarriko dituzte, azokako ordutegi berean. Ekimen honetan, Ostadar, Pottoka, Pias, Amonane, Aldasoro, Haizpe eta Olano tabernek parte hartuko dute.
Gurasoak azokan edo pintxo-poteoan dabiltzan bitartean, umeentzako ekitaldi bat ere antolatu dute larunbat arratsalderako. Maite Franko ipuin kontalariak bere istorioak kontatuko ditu Joxemiel Barandiaran plazan, 17:30ean. Eguraldi txarra eginez gero, emanaldia plaza nagusian egingo lukete.