Miguel Buen Ahaldun Nagusirako PSE-EEko hautagaia, Mikel Serrano Zumarragako alkatetzarako hautagaia eta Julio Astudillo Gipuzkoako Batzar Orokorretarako hautagaia Antioko Interpretazio zentroari buruzko erakusketa ikusten, gaur, Zelai Arizti kultur etxean
Mikel Serrano PSE-EEko alkatetzarako hautagaia izango da maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan. “Ilusioz hartu dut erronka, Zumarragarako etorkizun hobea atzeman nahi dugu eta horretarako lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dut. Zumarraga plural eta batua ikusten dut, non denok izango dugun parte hartzeko aukera” esan du 2008. urteko uztailetik Zumarragako alkate denak hautagaitzaren aurkezpenean.
Miguel Buen PSE-EEko Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaiak egin du Serranoren aurkezpena, bide batez, Julio Astudillo Gipuzkoako Batzar Orokorretarako Oria barrutiko hautagaia aurkeztu du.