Eskola kirolerako gunea eraikiko dute Igartzan, lur azpiko garajeen gainean
Igartza auzoan egingo dituzten lur azpiko garajeen gainean eskola kirolera bideratutako gunea eraikiko du Beasaingo Udalak. Loinatz futbol zelaiaren ondoan egun aparkaleku modura erabiltzen den gunean atlestismora zuzendutako eremua egingo dute. Gaur egun Beasainen ez dago atletismo probak prestatzeko eremurik, eta herritar gazteen artean gero eta gehiagok parte hartzen du halako probetan eskola kirolaren barruan. Beasaindar horiei guztiek non entrenatua izan dezaten prestatutuko dute gunea, eta bide batez, ingurua konpondu eta berritu egingo dute. Proba ezberdinetarako Eremura gaur egungo sarreratik sartu ahalko da eta Antzizar kiroldegitik bertara joateko sarrera ere prestatuko dute. Bi aldagela eta biltegia izango dituen eraikina ere eraikiko dute. Urte honetan zehar egingo dituzte gunea atontzeko lanak eta behin horiek bukatuta, guztira atletismoko lau proba ezberdin prestatzeko aukera egongo da. Errekaren ondoan laurogei metro luze izango dituen lau kaleko pista zuzena egongo da. Besteak beste, abidura zein hesien probak egin ahalko dira bertan.Beste aldean, errepide ondoan, luzeera proba egiteko eremua prestatuko dute. Bi gune horien erdian pisua jaurtitzeko lekua egongo da. Oinezkoen sarreraren parean altuera proba egiteko beharrezko aire lastariak edo koltxonetak jartzeko lekua egongo da eta atzean tenisean eta padelean aritzeko pista bana. Herrian sortuko den eremu berri honekin kirol ezberdinak egiteko aukera jarri nahi du [...]
Igartza auzoan egingo dituzten lur azpiko garajeen gainean eskola kirolera bideratutako gunea eraikiko du Beasaingo Udalak. Loinatz futbol zelaiaren ondoan egun aparkaleku modura erabiltzen den gunean atlestismora zuzendutako eremua egingo dute.
Gaur egun Beasainen ez dago atletismo probak prestatzeko eremurik, eta herritar gazteen artean gero eta gehiagok parte hartzen du halako probetan eskola kirolaren barruan. Beasaindar horiei guztiek non entrenatua izan dezaten prestatutuko dute gunea, eta bide batez, ingurua konpondu eta berritu egingo dute.
Proba ezberdinetarako
Eremura gaur egungo sarreratik sartu ahalko da eta Antzizar kiroldegitik bertara joateko sarrera ere prestatuko dute. Bi aldagela eta biltegia izango dituen eraikina ere eraikiko dute. Urte honetan zehar egingo dituzte gunea atontzeko lanak eta behin horiek bukatuta, guztira atletismoko lau proba ezberdin prestatzeko aukera egongo da.
Errekaren ondoan laurogei metro luze izango dituen lau kaleko pista zuzena egongo da. Besteak beste, abidura zein hesien probak egin ahalko dira bertan.Beste aldean, errepide ondoan, luzeera proba egiteko eremua prestatuko dute. Bi gune horien erdian pisua jaurtitzeko lekua egongo da.
Oinezkoen sarreraren parean altuera proba egiteko beharrezko aire lastariak edo koltxonetak jartzeko lekua egongo da eta atzean tenisean eta padelean aritzeko pista bana.
Herrian sortuko den eremu berri honekin kirol ezberdinak egiteko aukera jarri nahi du gaztetxoen esku Beasaingo Udalak. Lanak amaitzen direnean eskola kirolaren barruan antolatzen diren probak ere egin ahalko dira.