Bastien Badi frantziarra garaile Usurbe proban
Guidon Saint Martinois taldeko Bastien Badi frantziarrak irabazi du Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatutako kadete mailako XXIX. Usurbe proba. Ordu eta erdi pasatxo behar izan zituen txirrindulariak 59 kilometroko ibilbidea egiteko. Frantziarra...
Guidon Saint Martinois taldeko Bastien Badi frantziarrak irabazi du Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatutako kadete mailako XXIX. Usurbe proba. Ordu eta erdi pasatxo behar izan zituen txirrindulariak 59 kilometroko ibilbidea egiteko. Frantziarrarekin batera helmugaratu zen Inoxcra-Beasain taldeko Ander Alonso izan zen bigarrena eta Andoaingo Txirrindulari Eskolako Jon Ander Unanue hirugarren.
Allerru kirol elkarteko Lierni Lekuona izan zen proban parte hartu zuen neska bakarra eta 69. postuan sailkatu zen, 01:40:14ko denborarekin.
Herritarrak lehen postuetan
Inoxcra-Beasain taldeko Patxi Aldanondo beasaindarra izan zen helmugara iritsi zen lehen herritarra eta mendiko garaipena Ander Alonso taldekideak lortu zuen. Beste behin ere Inoxcra-Beasain taldeak lortu zuen taldekako garaipena.