’100 metro koadro’ antzezlana ostiralean Usurbe antzokian
Beasaingo eta Ordiziako Udalek antolatutako Antzerki Garaiaren barruan 100 metro koadro antzezlana ikusi ahalko da ostiralean Beasaingo Usurbe antzokian. Txalo produkzioak taldeak bi emanaldi egingo ditu ostiralean: 20:00etan eta 22:30ean. Juan Carlos...
Beasaingo eta Ordiziako Udalek antolatutako Antzerki Garaiaren barruan 100 metro koadro antzezlana ikusi ahalko da ostiralean Beasaingo Usurbe antzokian. Txalo produkzioak taldeak bi emanaldi egingo ditu ostiralean: 20:00etan eta 22:30ean.
Juan Carlos Rubiok zuzenduta, Maria Luisa Merlo, Miriam Diaz Aroca eta Jorge Roelas aktore ezagunak igoko dira taulagainera. Denen artean bi pertsonaia nagusien artean sortuko den harremana kontatuko dute. Izan ere, inmobiliariako agenteak Sarari saltzen dion etxeak nahi adina onura ditu: merkea da, handia, argitsua, mendialdera begira dago… Baina eragozpen bat ere badu: etxearen jabea, laister hilko den emakumea, bertan biziko da hil arte.
Bi emakumeen artean sortuko den adiskidetasuna izango dute hizpide aktoreek. Bi emakumeek komunean duten bakardadean oinarrituta, irriz, emozioz eta konplizitatez betetako adiskidetasunaren nondik norakoak kontatuko dituzte.