Ataungo raida Jon Fernandez leaburuarrak irabazi du, 24 zaldunen artean
Larunbatean Ataunen jokatu zen III. Raida Jon Fernandez leaburuar gazteak irabazi zuen. Miren Zabalua sailkatu zen bigarren, eta Saioa Matxin bizkaitarra hirugarren. Hogeita lau zaldunek parte hartu zuten distantzia luzeko (40,8 km) proban, eta bi irte...
Larunbatean Ataunen jokatu zen III. Raida Jon Fernandez leaburuar gazteak irabazi zuen. Miren Zabalua sailkatu zen bigarren, eta Saioa Matxin bizkaitarra hirugarren. Hogeita lau zaldunek parte hartu zuten distantzia luzeko (40,8 km) proban, eta bi irten ziren laburrean (20,4 km).
Fernandezek Zierbenako zaldizale baten aberea erabili zuen. Egoera onenean bukatzen duen zaldiari ematen zaion Best condition saria Matxinen Zezilio-k jaso zuen, Zierbenakoa hori ere.
Raida «bikain» joan zen, Alarpe zalditegiko Martin Garmendiaren arabera. «Ataungo Sutegi tabernako taldea goraipatu eta eskertu behar dugu, egunero kafea hartzen duen koadrila arduratu baita dena antolatzeaz, bai egunean, bai aurretik».
Goierritarren artean Saioa Artzak Parati dax zaldi arabiar-frantziarra probatzea zuen helburu. Aste Santuan Manlleun (Katalunia) jokatuko den Espainiako Txapelketarako sailkatu nahi du Artza ataundarrak. «Testarekin oso gustura gaude, zaldiak nola errekuperatu zuen, abiadurarekin…», dio Garmendiak.
Iñaki Garmendia zaldibiarra otsailean sailkatu zen, Manlleuko nazioartekoan Alarpeko Alfayed-ekin 87tik 12. eginda. Alex Criville gidari ohiak irabazi zuen.