Elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia bihar D’elikatuzen
Ordiziako D’elikatuz zentroko dietetika eta nutrizio aditu Idoia Noainek elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia egingo du bihar, hilak 17, D’elikatuz gunean, 10:00etan. Adineko pertsonen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez...
Ordiziako D’elikatuz zentroko dietetika eta nutrizio aditu Idoia Noainek elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia egingo du bihar, hilak 17, D’elikatuz gunean, 10:00etan. Adineko pertsonen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustatzeko hainbat gomendio emango ditu eta bertaratzen direnei zentroak argitaratutako Gipuzkoako adineko pertsonen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustatzeko gida praktikoa-ren ale bat banatuko diete. Goierriko Esperientziaren Eskolak eta Kutxak antolatu dute hitzaldia.