Iñaki Dubreuil izango da Ordiziako PSE-EEren alkategaia
Iñaki Dubreuil izango da beste behin Ordiziako PSE-EEren zerrendaburua maiatzeko udal hauteskundeetan. Miguel Buen Ahaldun Nagusi izateko hautagaiarekin batera agerraldia egin dute gaur, alderdi sozialistak Gipuzkoarako eta Ordiziarako dituen asmoen berri emateko. “Ordiziaren alde lan egiteko gogo eta ilusio handia” dutela azaldu du Dubreuilek, bai berak eta baita bere taldeak ere. Hauteskunde programa oraindik prestatzen ari badira ere, “linea orokor batzuk” aurreratu ditu alkategaiak. Bere hitzetan, ekonomia eta enplegua bultzatzea, etxebizitza edota herriko segurtasuna izango dira ardatz nagusietako batzuk, baita gizarte arloa ere. Programa hori osatzeko, berrehun bat laguni galdetegi bat eman diete eta datozen egunetan ere, “aportazioak eta gomendioak” jasotzen jarraituko dute. Izan ere, Dubreuilen ustez “alderdiek herritarren beharretatik gertu egon behar dute, euren beharrak eta eskaerak ezagutu, eta gero behar diren neurriak hartzeko”. Iñaki Dubreuilek hiru legegintzaldi egin ditu PSE-EEko zinegotzi moduan; azkenekoan gainera, udal gobernu taldean egon da, EAJ eta EA alderdiekin batera. Legegintzaldiaren “balantze positiboa” egin du, “EAJ eta EArekin elkarlanean jardun eta hainbat proiektu eta obra esanguratsu” egitea lortu baitute. Baina azpiegitura lanez gain, “hezkuntza eta kultura aldetik ere ekimen ugari” egin dituzte. Horrez, gain, gizarte arloko ardura eurek izan dutela gogorarazi du; arlo horri dagokionean, “eguneko zentroa eta jubilatuen egoitza handitzeko proiektua” aurrera atera [...]
Iñaki Dubreuil izango da beste behin Ordiziako PSE-EEren zerrendaburua maiatzeko udal hauteskundeetan. Miguel Buen Ahaldun Nagusi izateko hautagaiarekin batera agerraldia egin dute gaur, alderdi sozialistak Gipuzkoarako eta Ordiziarako dituen asmoen berri emateko. “Ordiziaren alde lan egiteko gogo eta ilusio handia” dutela azaldu du Dubreuilek, bai berak eta baita bere taldeak ere. Hauteskunde programa oraindik prestatzen ari badira ere, “linea orokor batzuk” aurreratu ditu alkategaiak. Bere hitzetan, ekonomia eta enplegua bultzatzea, etxebizitza edota herriko segurtasuna izango dira ardatz nagusietako batzuk, baita gizarte arloa ere. Programa hori osatzeko, berrehun bat laguni galdetegi bat eman diete eta datozen egunetan ere, “aportazioak eta gomendioak” jasotzen jarraituko dute. Izan ere, Dubreuilen ustez “alderdiek herritarren beharretatik gertu egon behar dute, euren beharrak eta eskaerak ezagutu, eta gero behar diren neurriak hartzeko”.
Iñaki Dubreuilek hiru legegintzaldi egin ditu PSE-EEko zinegotzi moduan; azkenekoan gainera, udal gobernu taldean egon da, EAJ eta EA alderdiekin batera. Legegintzaldiaren “balantze positiboa” egin du, “EAJ eta EArekin elkarlanean jardun eta hainbat proiektu eta obra esanguratsu” egitea lortu baitute. Baina azpiegitura lanez gain, “hezkuntza eta kultura aldetik ere ekimen ugari” egin dituzte. Horrez, gain, gizarte arloko ardura eurek izan dutela gogorarazi du; arlo horri dagokionean, “eguneko zentroa eta jubilatuen egoitza handitzeko proiektua” aurrera atera dituztela eta zerbitzu sozialen arloan, 35 lanpostu sortu dituztela azpimarratu du.
Hauteskundeen ondoren, eta “herritarrek ematen diguten ordezkaritzarekin”, PSE-EE alderdiak “eztabaidatzen eta akordioak lortzen jarraitzeko asmoa” agertu du, beti ere “Ordiziaren beharrei begira”.