Jaki manipulatzaile ikastaroa eskainiko dute
Elkolab S. Coop taldeak antolatuta, jaki manipulatzaile ikastaroa egingo dute Urretxun. Urola Garaiako ostalariei eta merkatariei zuzenduta dago eta datorren martxoaren 28an egingo dute, 16:30etik 20:30era Urretxuko kultur etxean. Izena emateko interesa dutenek 943533303 telefonora hots egin beharko dute.