Udalekuetan izena emateko epea zabalik da
Legazpiko Udaleko gazteria sailak 7 eta 13 urte bitartekoentzako udalekuen berri eman du. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutakoak dira eta izena eman nahi dutenek, martxoaren 23ra arte dute horretarako epea. Plaza guztiak apirilaren 5ean jendaurrean...
Legazpiko Udaleko gazteria sailak 7 eta 13 urte bitartekoentzako udalekuen berri eman du. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutakoak dira eta izena eman nahi dutenek, martxoaren 23ra arte dute horretarako epea. Plaza guztiak apirilaren 5ean jendaurrean eta notarioarekin egingo den zozketan banatuko dira. Eskaerak Legazpiko Gazte Informazio Bulegoan edo saretik (gipuzkoagazteria.net/udalekuak) egin daitezke.